- Unibertsitateko titulu ofiziala, jatorrizko herrialdean graduondoko irakaskuntzan hasteko aukera ematen duena. Masterrean hastea eska dezakete baita ere karrerako azken urtean dauden ikasleek. Kasu horretan, behin betiko onarpena eskuratzeko baldintza ikasketak amaitzea izango da.
- Masterra aldez aurretik enpresen administrazio eta zuzendaritzako gradua egin ez duten pertsonei eskaintzen zaie. Horregatik, aldez aurretik enpresen administrazio eta zuzendaritzako gradua egin duten pertsonak salbuespen gisa onartuko dira, hautagaiak eskaera arrazoitua aurkeztu ondoren. Eskaera horretan masterra zergatik egin nahi duen eta zein onura ekarriko dizkion azalduko da. Egoera horren adibide argi bat izan daiteke ikasketak Espainiaz kanpoko beste hezkuntza sistema batzuetan egin dituzten pertsonak.