Enpresen Zuzendaritzako Masterra egiteak laneratzeko bideak modu esanguratsuan hobetzen ditu, lan irteeren aukerak zabaltzen baititu eta parte hartzaileei desberdintzeko aukerak eman. Haietako gehienek bi-lau hilabete baino ez dituzte behar lanean hasteko.
"Fisikako karrera egin ondoren, pentsatu nuen enpresa mundua sakon ezagutu behar nuela eta MUDEn aurkitu nuen irtenbidea. "
Egoitz Martínez Abasolo
Financial Risk Management (FRM) Saila KPMG (Madrid)
Masterreko praktikak KPMGko Financial Risk Management (FRM) sailean egin nituen eta, praktikak amaitutakoan, sail horretan lanean hastea eskaini zidaten.
Sail horrek finantza arriskuen eta beste arrisku batzuen inguruko aholkularitza eskaintzen du, esate baterako, Gobernua, Arriskua eta Betetzea (GRC); iruzurra, arbitraia, perituen txostenak eta kapitalak zuritzea (Forensic); teknologia arriskuak (ITA) edo zibersegurtasuna, besteak beste.
Fisikako karrera egin nuenez, enpresaren ikuspegi orokorra eskuratzeko aukera emango zidan master bat egin nahi nuen. Ikuspegi horretatik, MUDE erabaki zuzena izan zen. Beste mundu bat ezagutzeko aukera eman zidan, finantza mundua, eta, hain zuzen ere, mundu horretan ari naiz lanean.
Enpresan hainbat zeregin eramaten ditut aurrera: Business Intelligenceko tresnak eta aginte taulak garatzea, Finantza Arriskuen kudeaketan laguntzea, finantza erakundeek urtero Europako Banku Zentralari bidali behar dizkioten dokumentuak berrikustea, Arriskuaren aurreko joeraren esparruan jasotzen diren adierazleak berrikustea, finantza erakundeen eta enpresa handien arrisku prozesuetan arriskuak eta kontrolak aztertzea eta identifikatzea...
Zalantzarik gabe, MUDE egitea gomendatuko nieke beste ikasle batzuei, batez ere beste esparru batzuetako jakiteak eskuratu nahi dituztenei, etorkizunean beren lan ibilbidea haietan garatzeko.
Fisikako karrera egin ondoren, pentsatu nuen enpresa mundua sakon ezagutu behar nuela eta MUDEn aurkitu nuen irtenbidea. Gauza asko ikasi nituen estrategiaz, marketinaz, kontabilitateaz eta abarrez baina, batez ere, finantza mundura hurbiltzeko aukera eman zidan. Mundu horretan, prestakuntza teknikoa dugunok aukera eta potentzial handiak ditugu.
Egoitz Martínez

Egoitz Martínez Abasolo, Financial Risk Management (FRM) Saila KPMG (Madrid)
*Azken promozioei dagozkien datuak, orientazio gisa.