Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Enpresen Zuzendaritza

Aurkezpena

Masterra

 Masterraren informazio garrantzitsua

información clave del máster
Iraupena Irailetik ekainera + praktiken aldia.
Kreditu kopurua 90 ECTS
Dedikazioa Full-time, aurrez aurrekoa
Toki kopurua 40
Hizkuntza Gaztelania
Praktikak enpresetan Praktiketako 30 ECTS derrigorrezkoak dira.
Masterraren amaierako lana Derrigorrezkoa da (6 ECTS)
Lortutako titulazioa Máster Universitario en Dirección de Empresas, Deustuko Unibertsitatean (titulu ofiziala).
Tokia Deustuko Unibertsitatea, Donostiako campusa

 Zer jakin behar duzu master honi buruz?

Kudeaketa ez den beste esparru batzuetako prestakuntza duten pertsonentzat pentsatuta

Masterra kudeaketaz bestelako esparruetako prestakuntza duten pertsonek programari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko pentsatuta dago bereziki.
Edukiak, ikuspegiak eta metodologiak enpresa munduan eskatutako gaitasunak dituzten profilak eskuratzera bideratuta daude, are gehiago beste esparru batzuetako aldez aurreko esperientziarekin bat eginez gero.

Ikuspegi orokorra eta aurreko esperientziaren batzea 

Enpresaren ikuspegi orokorra eskaintzen da, parte hartzaileek enpresako arloen arteko elkarreraginak ikus ditzaten eta arlo horiek efizientziaz integratuko dituzten irtenbideak diseinatzeko gai izan daitezen.

Ekintzailetza azpimarratzea

Ekintzailearen berezko trebetasunak sustatzeari (berrikuntza, sormena, erabakiak hartzeko eta gauzatzeko gaitasuna…) garrantzi berezia ematen zaio. Izan ere, nork bere negozio ideia eta proiektuak aurrera eramateko beharrezko elementuak izateaz gainera, garrantzi handia dute enpresaren munduan, gero eta azkarrago aldatzen den ingurune globalizatuan lan egiteko profesionalak behar direnean.

Ikuspegi praktikoa eta profesionala 

Programaren azken xedea profesional gaituak prestatzea da, lanbideko ibilbidean arrakasta izango dutenak. Lanbideko Praktikari eskainitako seihilekoak enpresa munduaren harreman luzea esan nahi du eta eskuratutako jakiteak, gaitasunak eta trebetasunak praktikara eramaten hasteko aukera paregabea.

Emaitza egiaztatuak 

Masterra 1971z geroztik eskaintzen da eta urte hauetan hainbat eraldaketa izan ditu, programa beti eguneratuta egoteko. Esperientzia luze hori eta nazioko eta nazioarteko enpresetako zuzendaritzako arduretan ehunka ikasle ohi aritzea dira programaren bermea.