Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Emakumeen kontrako indarkerian esku hartzea

Zertan datza?

Orientazioa eta baliabideak

Tutoretzak

Tutoretza akademikoa da irakaslearen egitekoa, ikaslearen jarduerak eta lanak bideratzeko, jardueron jarraipena egiteko eta ikaslea hobetu eta ebaluatzeko. Adingabekoak gizartean babesik gabe edota gatazkan daudenean esku hartzeko eta bitartekotza egiteko Masterrean bi motatako tutoretzak egiten dira:

1. Irakasgaien tutoretzak: irakasgaiaz arduratzen diren irakasleek egiten dituzte tutoretzok, eta euren edukia da irakasgai horiek ulertzeko dudak edo zailtasunak argitzea zein irakasgaiak ebaluatzeko ariketak egitea. ALUD plataforma da eskola garaian prestakuntzarako erabiltzen den baliabide nagusia, tutoretzei dagokienez, ikasleek planteatutako zalantzak argitzeko. Hala ere, irakasleek eskatzen dituzten ebaluazioko ariketak egiteko orduan sortzen diren zalantzetarako, aurrez aurreko tutoretzen egutegi bat prestatzen da. Horien daten berri “Egutegia eta ordutegiak” atalean begiratu daiteke.

2. MALa egiteko tutoretzak: ikasleari Master Amaierako Lana egiteko jarritako irakasle-tutoreak egiten ditu tutoretzok. Aurretiaz planifikatzen da irakasle-tutorearekin, zer ordutan eta noiz egingo diren tutoretzak. Tutoretza horiek nahitaezkoak dira.
 
Laguntza eta orientaziorako mekanismoak

Unibertsitateak badu Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua, ikasleei ikasketetan laguntza emateko. Honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

  • Kontsulta psikopedagogiko espezializatua, ikasleak izan ditzakeen zailtasunak artatzeko.
  • Ikastaro espezializatuak, ikaste prozesua errazteko eta osatzeko (ikasteko teknikak, herstura kontrolatzeko teknikak, jendaurrean hitz egiteko teknikak, enplegua bilatzeko teknikak, etab.).
  • Curriculum Egokitzapeneko Unitatea.

Premia bereziak dituzten ikasleek Orientazio Zerbitzuaren laguntza dute, Masterraren zuzendaritzak koordinatuta, ikasle horiek graduondoko tituluaren unibertsitate dinamikan (ikaskuntza/irakaskuntza, ikerketa, praktikak eta gizarte sarea) egoki integratzeko ardura izango duena. 

Nazioarteko Harremanetako bulegoa

Beste herrialde batzuetatik datozen ikasleek Nazioarteko Harremanetako Bulegoa ere badute laguntza emateko, integrazio faserako, eta puntu hauen gaineko informazioa eta laguntza eskuratu ahal izango dute bertan:

  • Bisen tramiteak
  • Egoitza baimenak
  • Ostatua
  • Zerbitzu eta aseguru medikoak
  • Tokiko zerbitzuak

Beste zerbitzu batzuk

Unibertsitateak, gainera, baditu laguntza eta orientazioa emateko beste zerbitzu batzuk:

Ikaskuntzarako baliabideak

Deustuko Unibertsitateak bertako titulazioetan ematen den prestakuntzaren ezaugarri den ikaskuntza esanguratsu eta autonomoari fidel eusten dio; eta, horri jarraituz, Masterreko ikasleen esku jartzen ditu hainbat baliabide, irakaskuntzako gaitasunak egoki garatzen laguntzeko.

Ikasteko eta Ikertzeko Baliabideen Zentroa (IIBZ)

Deustuko Unibertsitateko liburutegia espazio zentralizatua da, eta bertako titulazio guztietako ikasleei, ikertzaileei eta irakasleei zerbitzua eskaintzen die. Instalazio hauek ditu:

  • 9.536 m2 funtsak gordetzeko, euretatik 1.600 m2 ikasleek zuzenean hartzeko liburuetarako
  • irakurketarako 3 gela, 750 posturekin
  • talde-lanerako 12 gela
  • ikasleen mintegietarako 12 gela
  • 33 carrel edo kabina 66 ikertzailerentzat
  • Beste baliabide batzuk ere badaude: 18 postu dituen multimedia gela, mediateka, 80 postuko erreferentzia gela, 68 ibilgailurentzako aparkalekua, eta unibertsitateko kafetegia eta jantokia. Ekipamendu teknologiko osoa du eraikin osoak, wifia barne.

9.000 m2 erabilgarri ditu eta irakurtzeko 1.307 postu. 997.153 bolumen ditu; euretatik 13.734, paperezko aldizkako argitalpenak dira. Baliabide elektronikoak (monografiak, aldizkako argitalpenak eta datu baseak) 1.624 dira guztira.

Deustuko Unibertsitateko liburutegia, Bilboko eta Donostiako campusetan, AENOR enpresak ikuskatu du, UNE-EN ISO 9001:2000 arauaren Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren Jarraipeneko II. Ikuskaritzan, 2007. urteari zegokionean, eta ebaluazioaren emaitza konformea izan da. 

Ekipamendu eta zerbitzu informatiko eta teknologikoak

Bilboko campusak ikasleentzako 4 ordenagailu gela ditu, eta, guztira, 256 ordenagailu daude. Wifirako sarbidea du ia espazio guztietan. Ikasleen estraneta ere badu.
Estranetaren zerbitzutik, hauek egin daitezke:

  • Datu pertsonalak aztertu
  • Planifikatutako azterketa egunen berri jakin
  • Matrikulatutako eta gainditutako kredituak ikusi
  • Behin-behineko eta behin betiko kalifikazioak ikusi
  • Ikasketa espedientea ikusi
  • Azterketak berrikusteko egun, ordu eta tokien berri jakin
  • Iragarkiak ikusi
  • Blog interesgarrien estekak eskatu
  • Irakurri gabe dauden postako mezu kopuruaren berri jakin
  • Posta elektronikoko zerbitzura sartu webaren bidez
  • Campusean ‘mugitzeko’ era askotako informazioa kontsultatu
  • Ikasleen Errektoreordearekin zuzenean harremanetan jarri
  • Kirol instalazioak eskatzeko informazioa jaso
  • Ekintza solidarioetan izena eman
  • Ikasketa plan oso eta pertsonalizatua ikusi
  • Irakasgai bakoitzaren programazioa kontsultatu
  • Irakasgai bakoitzeko material osagarria eskuratu
  • Behin-behineko kalifikazioak SMS bidez ere jasotzen dira, telefono mugikorraren zenbakia ikasleen estranetean eta posta elektronikoko kontuan emanda.
     
Ostatua eta harrera

Deusto Campus

Kudeaketa eta izapideak