Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Emakumeen kontrako indarkerian esku hartzea

Zertan datza?

Aurkezpena

Emakumeen kontrako indarkeriaren larritasuna eta gizartea aldatzeko premia ikusirik, lanbidera bideratutako master honen helburua da hainbat diziplinatako profesionalei gaitasuna ematea, emakumeen kontrako indarkeriaren eremuan esku hartzeko, modu koordinatuan eta diziplina ugariren ikuspuntutik. Horretarako, beharrezko gaitasunak emango dizkie ikasleei, esku-hartze asistentzialak, psikosozialak, hezkuntzakoak, sozialak, osasunekoak edo/eta juridikoak diseinatu, planifikatu, kudeatu, gauzatu eta ebaluatzeko, esku-hartzearen ikuspegi holistikotik (emakumeen beharretan eta bere testuinguruan eragiten duten alderdiak jasotzen dituela).

Zuzendariaren agurra

Raquel Royo PrietoAtsegin handiz ematen dizuet ongietorria Emakumeen kontrako indarkerian esku hartzeko Masterraren webera. Informazio ugari aurkituko duzue bertan. Masterra 2003an hasi zen eskaintzen eta 2006-2007 ikasturtetik unibertsitate masterra da. 

Masterrak emakumeen kontrako indarkerian esku hartzea jorratzen du diziplina arteko ikuspegitik. Izatez, gizartean lehen mailako arazoa dugu.

Jatorria historikoa eta egiturazkoa da; izan ere, emakume eta gizonen arteko gizarte-desberdintasunari eta femeninoa maskulinoa baino balio gutxiagokoa delako usteari erantzuten dio, kultura horretan, emakumeak tratu txarrak jasan ditzaketen objektutzat hartzen baitira.

Masterraren helburu nagusia da, hain zuzen, berdintasunezko gizartea lortzea eta emakumeen kontrako indarkeria errotik desagerraraztea, genero-indarkeria eragiten duten egoera eta kausak antzematen dituzten profesionalen prestakuntzaren bidez, jarrera horiek saihestu eta informazio, laguntza eta aholkularitzako (juridikoa, osasunekoa, psikologikoa, etab.) zerbitzuak hobetzeko neurriak aztertu eta praktikan jartzeko.

Zeregin horretan, hasieratik izan du masterrak Eusko Jaurlaritzako Emakunderen laguntza.

Raquel Royo Prieto
Masterreko zuzendaria

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Curriculum vitae laburra

Soziologiako doktorea eta Gizarte Laneko diplomatua. Emakumeen kontrako indarkerian esku hartzeko Masterreko zuzendaria da. Bertan, Teoria Feminista eta Gizarte errealitatearen azterketa genero ikuspegitik irakasten ditu. Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko doktoregoko programan ere hartzen du parte, eta Bereizkeria eta genero indarkeria, Generoaren Soziologia, Gizarte Psikologia eta Gizarte Lan Komunitarioa ematen ditu. Deustuko Gizarte Balioen taldeko kidea da, Generoari dagokion ildoan. Inguruak aldizkariko Erredakzio Batzordeko kidea da. Hainbat argitalpenen autorea da. Lan hau argitaratu du, besteak beste: Maternidad, paternidad y conciliación: ¿Es el trabajo familiar un trabajo de mujeres? (on-line eskuratzeko moduan).