Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Emakumeen kontrako indarkerian esku hartzea

Prestakuntza programa

Masterraren amaierako lana

Ikasleek hausnarketa teorikoa eta izaera enpirikoa duen proiektu bat prestatu eta epaimahai baten aurrean defenditu beharko dute. Lan horren aztergaia eta ikerketako metodologia tituluko zuzendariak onartu beharko ditu, aldez aurretik. Lan horren bidez, ikasleek oinarrizko gaitasunak berenganatzen dituzte, arrazoitutako ondorioak argiro eta anbiguotasunik gabe komunikatu ahal izateko, bai eta etengabeko prestakuntzan inplikazio aktiboaren jarrera sortzen duten ikaskuntza gaitasunak izateko ere. Horretarako, metodologian adituak diren tutoreak izango dituzte; tutore horiek zientzia ezagutza lortzeko prozesuan bideratuko dituzte.

Ondoren daude zehaztuta MALa prestatu, aurkeztu eta defenditzearekin lotutako xehetasunak:

Aurkeztuko den lanaren luzera, formatua eta oinarrizko arauak

  • Lanaren bolumena irakasgaiaren 6 kredituetara doitu behar da, hau da, ikaslearen lan pertsonaleko 150 ordutara.
  • Masterraren amaierako lanaren luzera 20.000 hitz ingurukoa izango da, izenburua, laburpena, bibliografia eta eranskinak (halakorik izanez gero) alde batera utzita.
  • Ebaluazio batzordeak ebaluatzeko aurkeztuko den azken dokumentuaren formatua “MALa aurkezteko arauak” atalean zehazten dena izango da. 

MALaren defentsa 

MALaren defentsa Unibertsitatearen araudi orokorrean eta fakultate bakoitzekoan zehaztutakoaren arabera egingo da. Nolanahi ere, aurretiaz informatuko da zer egin behar den defentsaren eskaera egiteko, zer kopia eta/edo dokumentazio aurkeztu behar diren, noiz eta non, zenbat denbora eman behar duten ikasleek azaltzen eta zer ordenatan.

Master Amaierako Lanaren ebaluazioa eta kalifikazioa

MALa Masterreko klaustroko 3 kidek osatutako epaimahai batek ebaluatuko du. Jendaurrean defendituko du ikasleak, 15 minututik 20 minutura bitarteko saioan. Defentsaren ondoren, epaimahaikideek, euren ustez, beharrezko iruzkinak eta galderak egingo dituzte, eta ikasleak erantzuteko aukera izango du. Era berean, defentsara datozenek ere hartu ahal izango dute parte elkarrizketan, epaimahaiburuak baimena ematen badu. Datozenen artean egongo da ikaslearen tutorea ere.

Aurkeztutako lan guztiak defenditu ondoren, epaimahaikideak ebaluatzeko bilduko dira eta, kalifikazioak zehaztu ondoren, horiei dagozkien aktak sinatuko dira.
Ikasleak gaitasunetan norainoko maila eskuratu duen kontuan hartuta balioetsiko dira lanak, eta, gainera, aintzat hartuko da tutoreak ikasle bakoitzari buruz egindako txostena, baita irakasgaiaren programako gaitasunei buruzkoa ere.