Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Emakumeen kontrako indarkerian esku hartzea

Prestakuntza programa

Gaitasunak

Gaitasunen mapa honek aukera ematen du ikasketa-planaren koherentzia ikusi ahal izateko, bai eta adierazitako gaitasun guztien presentzia egokia ere. Gaitasun horiek modulu eta gaien arabera daude banatuta, eta prestakuntza-proiektua osatzen duten gaitasun guztiak garatzea bermatzen da.

Bi modulu: Berariazko arloa eta funtsezko arloa

Berariazko arloa

Jakintzagaia: Genero indarkerian eta etxeko indarkerian esku hartzea 30 ECTS (NAH)

  • Indarkeriaren zikloaren faseetan gertatzen diren arriskuak, zailtasunak, gatazkak, babes faltak eta desegokitasunak antzematea, familien eta pertsonen egoeretan esku hartzeko estrategiarik egokiena bideratzeko.
  • Tratu txarrak jasaten dituzten emakumeekin elkarreraginean aritzeko gaitasuna, garapena sustatzeko eta bizi-baldintzak hobetzeko, eta, horretarako, egokiak diren esku hartzeko metodo eta eredu egokiak erabili eta prozesuaren jarraipena egitea.
  • Genero-indarkeria jasaten duten emakumeentzako baliabide eta zerbitzuak aukeratzea eta erabiltzea.
  • Arriskugarri diren jokabideekin lan egiteko gaitasuna, eta, horretarako, jokabide horien inguruabarrak eta egoerak identifikatzea eta ebaluatzea eta jokabide horiek aldatzeko estrategiak prestatzea.
  • Indarkeriaren biktima diren emakumeen hazkunde eta garapen pertsonala eta independentzia sustatzea eta, horretarako, banakako hazkunderako taldeak eratzeko eta sortzeko aukerak eta pertsonen arteko trebetasunak identifikatzea.
  • Gizartean esku hartzeko proiektuak diseinatu, ezarri eta ebaluatzea, emakumeen aurkako indarkeriaren diagnostikoa egiteko, bitartekotza-lanak egiteko edo/eta saihesteko.
     
Jakintzagaia: Kanpoko praktikak 12 ECTS (NAH)

  • Eskuratutako ezagutzak eta arazoak konpontzeko gaitasuna inguru berrietan edo ez oso ezagunetan aplikatzea, ikaslearen ikasarloarekin zerikusia duten testuinguru zabaletan edo diziplina ugarikoetan.
  • Taldean integratzea eta beste pertsona, arlo eta erakunde batzuekin elkarlanean jardutea, guztien helburuak lortzeko.
  • Tratu txarrak jasaten dituzten emakumeekin edo/eta indarkeria erabiltzen duten gizonekin esku hartzea, euren beharrizan, egoera, arrisku, aukera nagusi eta baliabideei buruzko erabakiak hartzen laguntzeko, gizarteko esku-hartzearen printzipio etikoak kontuan hartuta.
  • Gizartean esku hartzeko proiektuak diseinatu, ezarri eta ebaluatzea, emakumeen aurkako indarkeriaren diagnostikoa egiteko, bitartekotza-lanak egiteko edo/eta prebenitzeko. Jakintzagaia: Master amaierako lana 6 ECTS (NAH)
  • Ateratako ondorioak eta ondorio horien euskarri diren ezaguerak eta arrazoibideak argi eta anbiguotasun barik adieraztea publiko espezializatu eta ez espezializatuari.
  • Neurri handi batean, autonomiaz eta modu autogidatuan ikasten jarraitzeko behar diren ikaskuntza-trebeziak edukitzea.
     
Funtsezko arloa:

Jakintzagaia: Diziplinarteko Gizarteko Esku hartzea 6 ECTS (NAH)

  • Ezagutzak bereganatzeko eta iritziak emateko konplexutasunari erantzuteko gai izatea, dituen ezagutza eta iritzien aplikazioari lotutako gizarte eta etika erantzukizunei buruzko hausnarketak barne hartzen dituen informazioa oinarri hartuta –nahiz eta informazio hori osoa ez izan edo mugatua izan.
  • Beste pertsona batzuekin batera, erreferentziazko pentsamendu eta esparruak ezartzea, lan taldeko kideen adierazpenak kontuan hartuta.
     
Jakintzagaia: Gizartean esku hartzeko berariazko tresna profesionalak 6 ECTS (HAU)

  • Bikaintasuna bilatzea lanbideko jardueran, emaitzak lortzera begira eta etengabeko hobekuntza ardatz harturik.
  • Erakundeen eta pertsonen beharrizan eta eskariei erantzun egokia ematea eta, horretarako, prozeduretan eta emaitzetan elementu berriak sartu edo lehengoak moldatzea.