Masterrak dituen lan-irteeren barruan sartzen da erakunde publikoetakoa, bereziki, gizarte zerbitzuetako zuzeneko arretan,berdintasun arloetan (izan ere, masterrak 150 ordu eskaintzen ditu, euskal administrazio publikoan berdintasuneko teknikari plazetarako eskatzen direnak).
Beste lan-irteera garrantzitsu bat elkarte eta erakunde pribatuetakoa da, genero indarkeria kasuen arretan eta esku hartze mailan egiten dena (emakume biktimekin edo tratu txar emaileekin), esparru horretako prebentzio eta ikerketan; baita genero berdintasuneko gaietan sentiberatze, prestakuntza, ikerketa eta aholkularitza lanean ere.
Masterrak enplegu poltsa du. Bide horretatik jartzen dira harremanetan elkarte edo erakundeak masterreko ikasle ohiekin, eskatzen duten profila kontuan hartuta.