Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Egitezko Ekintzailetzako Master Duala

Aurkezpena

Egitezko Ekintzailetzako Master Duala Deustuko Unibertsitatearen titulu propio bat da, enpresen garapenari eta lehiakortasunari lagunduko dioten proiektu berritzaileak sortzeko eta gidatzeko gai izango diren profesionalak prestatzea helburu duena.

Gaur egungo gizartean, ekonomia eta gizarte harremanak globalizatu egin dira, teknologiaren garapena oso indartsua da eta informazioa oso azkar trukatzen da. Arrazoi horiengatik, erakundeetan, enpresetan eta gizarte harremanetan, harremanetako eskemak aldatzen ari dira eta horrek erronka handi bat jartzen digu aurrean: jakintza baliabide estrategikotzat hartzea, aldaketaren eta berrikuntzaren zerbitzura. Hiru joera gako horiek elkarri lotuta daude eta, etengabe, aldaketa bizkortzea eragiten dute.

Testuinguru horretan, Deustuko Unibertsitatearen konpromisoa da bestelako proposamen batzuk diseinatzea, pertsona erdi-erdian jarriko dutenak, ekonomia eta gizarte aurrerapenaren zerbitzura egongo den eragile eraldatzailea izan dadin. Baina proposamenak horiek ekonomia eta gizarte eragileekin elkarlanean sortu eta bideratu nahi dira. Egitezko Ekintzailetzako Master Duala konpromiso horren adibide zehatz bat dugu.

Masterra diziplinartekoa da, eta ekintzailetzaren esparruko eskariari erantzun nahi dio, hurbilpen berritzaile batekin: prestakuntza eredu duala. Eredu horretan, enpresa eta erakunde laguntzaileek egiteko aktiboa eta protagonista dute ikaslearen ikaskuntza prozesu osoan zehar. Hala, ikasleak beharrezko gaitasunak eskuratuko ditu, erakunde horietan esperientzia praktikoak garatuz.

Master honetan Deustuko Unibertsitateko Fakultate guztiek hartzen dute parte. Masterrari esker, parte hartzaileek, hutsetik hasita edo nork bere erakundearen barruan, enpresa proiektu berritzaileak sortzeko eta gidatzeko behar dituzten gaitasunak eskuratuko dituzte.

Zer da master dual bat?

Master bat Duala izango da Unibertsitatearen, enpresen eta erakundeen artean bestelako ikaskuntza prozesu bat elkarrekin diseinatzeko eta ezartzeko konpromiso sakona, benetakoa eta gauzatzeko modukoa dagoenean.

Txandakatzean oinarritutako eredu bat da. Izan ere, ikasteko tokiak txandakatzen dira (enpresan batzuetan eta Unibertsitatean besteetan), ikaskuntza metodologiak (kontzeptualizazioa eta praktika batera datoz, enpresen benetako erronkei erantzuteko), eta irakasle-bideratzaileen profilak (irakaskuntzako adituak eta enpresako adituak).

Master Dual batean, ikaskuntza prozesuan ikasketak eta lana uztartzen dira eta horrela eskuratzen dira gaitasunak. Ikasketak eta lana batera joango dira, masterraren lehenengo egunetik bertatik. Eta, nola lortzen da hori? Lankidetza prozesu baten bidez: parte hartzaileek enpresek aurkeztutako benetako proiektuak landu behar dituzte eta erronka horiei erantzun zehatzak eman.

Master Dual bat, azken batean, bestelako ikaskuntza prozesu bat da, lana eta ikasketak “nahasten” dituena, batera gertatzen baitira.