Masterraren amaierako lana hauxe da:
Droga-menpekotasunen eta beste menpekotasun batzuen inguruko berariazko alderdiren bati buruzko azken lan bat garatzea, gero epaimahaiaren aurrean aurkeztu beharko dena. Ikasleak jasotako gaitasun guztiak integratzeko eta aplikatzeko gaitasuna erakuts dezan prestatu da.
Gaiak
Masterreko zuzendaritzak iradokitako era askotako gai-multzo baten artean aukeratu ahal izango du, masterrean garatzen diren ikerrildoetatik.
Lana izan daiteke:
1. Kasu klinikoak
2. Ikerketa aplikatua
3. Esku-hartze baten diseinua edo ebaluazioa
4. Programazioa eta plangintza
5. Masterreko zuzendaritzarekin aurretik adostutako bestelako aldaera
Defentsa- eta ebaluazio-datak
Ikerlanaren edukia teorikoa eta/edo praktikoa izan daiteke, eta masterreko irakasle bat izango du tutore. Nolanahi ere, gutxieneko baldintzak behar ditu, Masterraren Amierako Lana egiteko protokoloan zehaztu bezala.
- Masterraren Amaierako Lanaren Defentsak: 2018ko ekainaren 26tik 27ra