Helburuak eta lanbideko profila
Masterra amaitzean eta aurretiazko titulazio eta diziplinaren arabera,
- Ikaslea gai izango da droga-menpekotasunen esparruan esku hartzeko beste batzuekin koordinatuta eta diziplina ugariko ikuspuntutik.
- Gai izango da prebentzio, asistentzia, gizarteratze, eskaintzaren kontrol edo laguntza eta koordinazioan lan egiteko. Horretarako, beharrezko gaitasunez hornituko dira droga-menpekotasunen arloko gizarteko esku hartzeak, hezkuntza- eta psikologia-arlokoak eta gizarte- eta osasun-arlokoak diseinatzeko, planifikatzeko, kudeatzeko, burutzeko eta ebaluatzeko, betiere aurretiko titulazioa kontuan hartuta.
- Esku-hartzearen diziplinarteko eta osoko ikuspegia duela erakutsi beharko du, arlo honetan sartuta dauden taldeen eta testuinguruen beharrizanetan eragiten duten faktore ugariak jasoko dituena.
Proposatutako programa kalitateko bermeei lotutako esku-hartzeak bultzatzeko gai diren profesionalak prestatzeko da, ebidentzia zientifikoan oinarritutako berrikuntzari eutsiz laneko metodologia gisara, pertsonekin lan egiteak dituen inplikazio sozial eta etikoak alde batera utzi gabe: giza duintasuna errespetatzea, giza eskubideak defendatzea, berdintasuna, irisgarritasun unibertsala eta norbanakoen, taldeen eta gizarteen osasuna eta ongizatea zaintzea.