Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Diploma de Especialización en Soluciones Software para Internet

Lan irteerak

Lan merkatuan txertatzea

Gizateriaren historian aktibo gutxik eraldatu dute hainbeste gizartea, hain denbora laburrean, teknologia berriek eta Internetek azken 10 urteotan egin duten bezala. Agerikoa da informazioaren eta komunikazioen teknologiak (IKT), gaur egun, gizartearen eta industriaren ia edozein eremutan integratuta daudela. Zaila da hain zeharkakoa den beste diziplina bat aurkitzea.

Teknologia berriak dauden sektore guztiek aurrera egiteko duten erritmoa oso azkarra da. Baita horietan tekonologiek aurrera egiteko duten erritmoa ere. Gaur egun berritzat jotzen dugun teknologia baliteke, urte gutxitan, zaharkituta geratzea eta beste bat erabiltzea. Horrenbestez, duen eragina eta etengabeko aldaketa kontuan hartuta, etorkizuneko teknologia zuzenduko duten profesional eskudun arduratsuen etengabeko prestakuntza nahitaezkoa da.

Datozen urteotan, sortzen ari diren teknologiek, besteak beste Cloud Computingak, etorkizuneko Internetak edo Smartphonen hurrengo belaunaldiek eskainiko dituzten aukera anitzek, hurrengo jauzi teknologiaren protagonista izan behar dute. Eta, beraz, informatikaren sektorean enpleguaren eta lanbideko aurrerapenaren aukerarik onenak bildu behar dituzte.

Beste alde batetik, gaur egungo krisi ekonomikoaren egoeran, langabezia maila beti oso aktiboak izan diren sektoreetan zenbateko eragina (beste sektore batzuetan baino askoz ere gutxiago, hala ere) izaten ari den kontuan hartuta –besteak beste informazioaren teknologien sektorea–, puntako telnologien prestakuntza eta birziklatzea informatikako profesional batek egin dezakeen inbertsiorik onenetakoa da.

tabla
  • Espezializazio diploma honek prestakuntza trinkoa eskaintzen du, sei hilekoa, aurretik aipatutako teknologietan.
  • Lanbidera eta lan merkatuan txertatzera erabat bideratuta dagoen prestakuntza da, eta oso egokia da, batez ere, dagoeneko zaharkituta geratu diren teknologiekin hainbat urtez lanean jardun duten profesionalak birziklatzeko edo beren lanbidearen etorkizuna bermez softwarearen sistemen garapenera bideratu nahi duten tituludun berrientzat.

Lan munduan txertatzeko laguntza tresnak

Deustuko Unibertsitateko ikasleek, enplegagarritasun maila altua izan ohi dute, eta hori hala da, batetik, jasotzen duten prestakuntzaren kalitetateagatik, eta, bestetik, ikasleei lan munduan txertatzearen gainean eskaintzen zaizkien zerbitzuengatik.

Hori horrela, Orientatzeko eta Laneratzeko Zentroaren eta Deustuko Unibertsitateko ikasle ohien elkartearen lana funtsezkoa da, DeustoAlumni
Bi zerbitzuek jarduerak garatzen dituzte, eta helburu nagusi dute Deustuko Unibertsitateko ikasleen laneratzea. Hauexek nabarmendu behar dira, batez ere:

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-
  • Lana bilatzeko tekniketan orientatzea eta hautaketa prozesuak gainditzea, bai eta lanbidean orientatzeko banakako zerbitzua ere.
  • Lan eskaintzen kudeaketa; eskatzen den profilarekin bat datozen ikasleei bidaltzen zaizkie.
  • Enpresen aurkezpenak eta hautaketa prozesuak. Potentziala duten pertsonak kontratatu nahi dituzten enpresek beren jarduera eta hautaketa prozesuen gaineko aurkezpenak egiten dituzte gure ikasgeletan.
  • Enplegu Foro bat antolatzen da urtero, batez ere Deustuko Unibertsitateko tituludunei zuzenduta.