Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza

Irakasleak, tutoretzak eta orientazioa

Orientazioa eta baliabideak

Tutoretzak

Tutoretzak funtsezko baliabide bihurtzen dira ikaskuntzarako, aurrez aurrekoak izan zein birtualak izan. Irakasle guztien metodologia prozesuen parte dira eta ikaslearentzako lagungarri.

Gainera, ikasle bakoitzak tutore bat izango du Unibertsitatean, praktiketarako eta Masterraren amaierako lana prestatzeko.

Tutoreen eginkizunak

Laguntza eta orientazioa

Unibertsitateak badu Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua, ikasleei ikasketetan laguntza emateko . Honako zerbitzuak eskaintzen ditu:

  • Kontsulta psikopedagogiko espezializatua, ikasleak izan ditzakeen zailtasunak artatzeko.
  • Ikastaro espezializatuak, ikaste prozesua errazteko eta osatzeko (ikasteko teknikak, herstura kontrolatzeko teknikak, jendaurrean hitz egitea, enplegua bilatzeko teknikak, etab.).
  • Curriculum Egokitzapeneko Unitatea.

Premia bereziak dituzten ikasleek Orientazio Zerbitzuaren laguntza dute, Masterraren zuzendaritzak koordinatuta, ikasle horiek graduondoko tituluaren unibertsitate dinamikan (ikaskuntza/irakaskuntza, ikerketa, praktikak eta gizarte sarea) egoki integratzeko ardura izango duena.

Beste herri batzuetako ikasleek Nazioarteko Harremanetako Bulegoaren laguntza dute integratzeko aldian. Etengabe ematen die informazioa eta laguntza bulegoak ikasleoi, zenbait izapide egin ditzaten: erresidentziakoak, ostaturakoak, osasun-zerbitzu eta -aseguruetakoak, eta tokiko zerbitzuetarakoak.
 
Ikaskuntzarako baliabideak

Deustuko Unibertsitatea bertako titulazioetan garatzen den prestakuntzaren ezaugarri den ikaskuntza esanguratsu eta autonomoari fidel eusten dio; eta, horri jarraituz, Masterreko ikasleen esku jartzen ditu hainbat baliabide, irakaskuntzako gaitasunak egoki garatzen laguntzeko.

Liburutegia

Deustuko Unibertsitateko liburutegia, Bilboko eta Donostiako campusetan, AENOR enpresak ikuskatu du, UNE-EN ISO 9001:2000 arauaren Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren Jarraipeneko II. Ikuskaritzan, 2007. urteari zegokionean, eta ebaluazioaren emaitza konformea izan da.

Ekipamendu eta zerbitzu informatiko eta teknologikoak

30 azpiegoitzatik gorako web orri korporatiboa du, ikasleentzako estraneta, eta ikasle berrientzako web berezi bat, Unibertsitatera etortzeko behar den informazio guztia duena, baita sartzeko eskaera egiteko, informazioa eskatzeko eta elkarrizketa izatekoa ere.

Estranet zerbitzuaren bitartez, ikasleek hau dena ikusi eta aztertu dezakete:

  • Euren datu pertsonalak ikusi
  • Azterketa egunak kontsultatu
  • Matrikulatutako eta gainditutako kredituak egiaztatu
  • Kalifikazioak: behin-behinekoak eta behin betikoak
  • Ikasketa espedientea
  • Azterketa egunak, orduak eta azterketak berrikusteko tokiak
  • Iragarkiak
  • Blog interesgarrien estekak eskatu
  • Irakurri gabe dauden postako mezu kopuruaren berri jakin
  • Posta elektronikoko zerbitzura sartu web bidez
  • Campusean ‘mugitzeko’ era askotako informazioa kontsultatu
  • Ikasleen errektoreordearekin harremanetan jarri zuzenean
  • Kirol instalazioak eskatzeko informazioa hartu
  • Ekintza solidarioetan izena eman
  • Ikasketa plan oso eta pertsonalizatua ikusi
  • Irakasgai bakoitzaren programazioa kontsultatu
  • Irakasgai bakoitzeko material osagarria eskuratu

Behin-behineko kalifikazioak SMS bidez ere jasotzen dituzte, telefono mugikorraren zenbakia ikasleen estranetean eta posta elektronikoko kontuan emanda.

e-learningeko plataforma (ALUD)

Masterrean zehar, Deustuko Unibertsitateko Alud on-line plataforma erabiliko da laguntza moduan, baliabideak eta dokumentazioa eskura jartzeko eta erabili ahal izateko eta ikasketa prozesuaren jarraipena egiteko tutoretzen bidez.

Horrela, ikasleak honakoak egin ahal izango ditu:

  • Hainbat material eta baliabidetara jo: testuak, bideoak, webak...
  • Lankidetzan aritzeko taldeak osatu.
  • Irakasle eta tutoreekin harremanetan egon.
  • Parte hartzaileentzat, oro har, informazioa jaso, masterreko zuzendaritzaren aldetik.
     
Zerbitzu orokorrak

Deusto Alumni

Ostatua eta harrera

Deusto Campus (Fedea, Elkartasuna, Kultura eta Kirolak)

Gestioak eta tramiteak