Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Enpresa Zuzenbideko Masterra

Praktikak

Esperientzia ospea duten erakundeetan

  • Ikasle bakoitzak praktiketako programa egin beharko du, merkataritza arloan espezializatutako enpresa edo bulegoetan.
  • Praktiken iraupena 6 kreditukoa da, eta goizez egiten dira. 

Hona hemen parte hartzaileek zein enpresatan egin izan dituzten praktikak: 

  • Bufete Barrilero y Asociados
     Aholkularitza juridiko integraleko zerbitzuak eskaintzen dituen espainiar abokatu independenteen bulegorik nagusienetarikoa da. Estatuko zentro ekonomiko nagusienetan dago: Bilbon, Bartzelonan, Sevillan, Donostian eta Vigon ditu bulegoak eta 150 profesionalek osatzen du taldea.
  • Bufete Uría y Menéndez
    Uría Menéndez Iberiar penintsulako abokatu independenteen bulegorik ospetsuenetarikoa da. Joan den mendeko berrogeiko hamarkadan sortu zen eta 500 abokatu baino gehiagoko taldea du, 15 bulegotan banatuta, Europa, Amerika eta Asiako finantza-gunerik nagusienetan.
  • Bufete Garrigues
    Estatu espainiarreko erosketen merkatuko aholkularitza juridikoan lider izan da Garrigues, Thomson Reuters eta Mergemarket argitalpen ospetsuen arabera. Negozio bolumenari eta profesional kopuruari begira, estatuko lehenengo bulegoa da, zerbitzu juridiko eta zerga arloko zerbitzuak ematen. 1941ean sortu zuten Joaquín eta Antonio Garrigues Díaz-Cañabate anaiek (J&A Garrigues izenez), eta sekulako ospea hartu zuen XX. mendearen bigarren zatian. 1997an, Arthur Andersen, Asesores Legales y Tributarios (ALT) firmarekin bat egin ondoren, bulegoa Europako nagusienen eta eraginik handienekoen artean kokatu zen. Garrigues&Andersen sortu zen. 
  • Bufete Gómez Acebo y Pombo
    Bikaintasuna iristeko, Gómez Acebo y Pombok abokaturik onenak ditu. Lan interesgarria eskaintzen diete, talentua garatzeko moduko inguruan. Etengabeko prestakuntza jasotzen dute lege arloan eta hizkuntzetan, baita komunikazioa, kudeaketa eta negoziazioa hobetzeko trebetasunetan ere. Gainera, bertako profesionalek beste merkatu batzuei buruzko ezagutza ekartzen dute, Europar Batasuneko beste herrialde batzuetako, Estatu Batuetako eta Japoniako nazioarteko bulego liderretan praktikaldiak izaten baitituzte.
  • Compañía de bebidas Pepsico, S.L. 
    PepsiCo Iberiak Espainian eta Portugalen dihardu, elikagaiak eta edariak ekoizten eta merkaturatzen, negozioko 2 dibisiotan: PepsiCo Foods Iberian eta PepsiCo Bebidas Iberian.
  • Diputación Foral de Bizkaia 
    Egoera ekonomiko zaila bizi dugun honetan, enplegua da lehentasun estrategikoa Bizkaiko Foru Aldundiarentzat, eta ekonomia suspertzearen aldeko apustua egiten du, pertsonak kontuan harturik.
    Izan ere, enpresa eta pertsona ekintzaileak dira enplegua sortzen dutenak. Hori dela eta, Aldundiak baliabide ekonomikoak jarriko ditu enpresak sortu, hazi eta garatu daitezen. 
  • Cuatrecasas Abogados
    Cuatrecasasek ia mende bat darama lanean eta ospe handia du. Espainia eta Portugaleko negozioen arloko abokatutzan erreferenteetako bat da Iberiar penintsulako bi abokatu bulego nagusi eta ospetsu bat egin ondoren sortu zen: Espainiako Cuatrecasas, eta Portugaleko Gonçalves Pereira, Castelo Branco. 
  • Naturgas
    Naturgas Energía energia arloko taldea da, enpresa eta partikularrei gas eta elektrizitate hornidura prezio lehiakorretan eskaintzen dizkiena. Horretarako, merkatu arautuan gasa garraiatu eta banatzen du, eta gasa eta elektrizitatea ere komertzializatzen ditu. Espainiar merkatuko bigarren gas natural banatzailea da eta bigarren garraiatzailea. 
  • Price Waterhouse Coopers
    PwCn edo horren jatorrizko bulegoetarikoren batean karrerako uneren batean lan egin duten profesionalak biltzen dituen programa da PWCren Alumni Kluba. Hainbat zerbitzu eskaintzen ditu: enplegu-poltsa eta lanbideko aholkularitza, deskontu bereziak gure erosketen klubean, ekitaldietarako gonbidapenak, firmaren argitalpenetarako sarbidea, eta lankide ohiekin harremana mantentzeko modua.

*Zerrenda ez da osoa