Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Enpresa Zuzenbideko Masterra

Kredituen aitorpena:Enpresa Zuzenbidea + Abokatutzaren Jarduera

Enpresa, ekonomia eta zuzenbide arloetan, besteak beste, ahalik eta mailarik altueneko eta diziplina anitzeko prestakuntzarekin daukagun konpromisoa berresteko, Abokatutzaren Jarduerarako Masterreko eta Enpresa Zuzenbideko Masterreko ikasketa planak egokitu egin ditugu, bietan matrikulatuz gero, 21 ECTS aitortzeko.

Halaber, enpresaren arloan egiten dituzun praktikei dagozkien 6 ECTS baliozkotuko zaizkizu.

Kredituen aitorpenaren bidez, bi ikasturtetan bi titulazio eskura ditzakezu: Abokatutzaren Jarduerarako Masterra eta Enpresa Zuzenbideko Masterra.
 
Ikaslearen profila

Prestakuntza hau ikasketen curriculuma osatu nahi duten Abokatutzaren Jarduerarako Masterreko edo Enpresa Zuzenbideko Masterreko tituludunei zuzenduta dago:

  • Abokatutzan jarduteko beharrezko gaikuntza eskuratzen da.
  • Lan merkatura abokatu juridikoaren edo enpresako abokatuaren lanetan sartzeko bidea errazten duen prestakuntza eskuratzen da.

Gure tituludunek, horrela, prestakuntza bikoitza jasoko dute, eta prestakuntza hori kanpoko praktikaldiarekin osatuko dute; praktika horiek enpresaren arloan espezializatuta dauden bulego prestigiodunetan egingo dituzte.

Baldintza Ekonomikoak

Bi masterretako matrikulak 16.455 euro balio ditu, bi epetan ordainduta:

Lehenengo urtea: 1.681,68ko ekarpena, ikasturtearen hasieran ordainduko dena; eta gainerakoa, 6.737,28 euroko 8 ordainketatan.

Bigarren urtea: 8.036,04 euro. Aurreko urtean bezala, % 20 ordainduko da ikasturtearen hasieran eta gainerakoa, 8 ordainketatan.