Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Enpresa Zuzenbideko Masterra

Irakasleak

Masterraren zuzendaritza

Enpresa Zuzenbideko Unibertsitate Masterra Europar dimentsioa duen graduondoko titulua da, gradudunei prestakuntza osoa ematen diena, lan merkatuan enpresako abokatu lanetan aritzeko, Europar Batasuneko edozein herrialdetan.

Zuzenbideko irakasle eta profesional ospetsuek lagundu eta parte hartzen dute, sozietate eta enpresa nazional eta multinazionalen aholkularitzan esperientzia ziurtatua dutenek.

Programan erabiltzen den metodologia aurreratua eta askotarikoa da, ikaslearen aldetik jarrera aktiboa eta parte hartzailea eskatzen duena, enpresako abokatu lanean aritzeko ezinbestekoak diren berariazko gaitasunak garatzeko.

Trebetasun horiek jasotzea erraztu egiten da ospe handiko erakunde, enpresa eta bulegoetan egiten diren praktiken bidez.

Programa berritzailea da, gure unibertsitateak gorengo mailan diziplina ugariko prestakuntza (Zuzenbidean, Ekonomian eta Enpresa arloan) emateko tradizioa eguneratzen duena. Deustuk 120 urteko esperientzia du esparru horietako legelari adituak prestatzen, eta 20 promoziok jaso dute enpresen aholkularitza arloko graduondoko prestakuntza, lan merkatuaren beharrizan eta eskaera aldakorrei erantzuteko.

Titulu hau Zuzenbidearen oinarriei, Ekonomia zuzenbideari eta Enpresa zuzenbideari buruzko programaren atal bat da eta master ofiziala da, unibertsitateko ikasketa ofizialak arautzen dituen uztailaren 861/2010 Errege Dekretuaren arabera, zeinak urriaren 29ko 1393/2007ko Errege Dekretuak ezarritakoa aldatzen duen.

Web orri honetan aurkituko duzu programaren edukiari buruzko informazioa, baita lortu nahi dituen helburuei eta eskaintzen dituen aukerei buruzkoa ere.

Cristina Arenas Alegría
Enpresa Zuzenbideko Unibertsitate Masterreko zuzendaria
 
Irakasleak

Tutoretzak

Tutore bat izango duzu, eta zeregin hauek izango ditu, beste batzuen artean:

  • Aholkularitza emango dizu taldean edo banaka, arlo akademiko, pertsonal eta/edo profesionalei buruz.
  • Gainerako irakasleekiko harremanetarako ordezkaria izango da.
  • Masterrean egiten duzuna hobetzera bideratutako ekimenak kudeatzen lagunduko dizu.

Tutorearengana joko duzu, azken batean, edonolako arazo edo kezka duzula (ikaskuntza, errendimendu akademikoari eragiten dion arazo pertsonal, ekimen berri, hobetzeko proposamen edo bestelakorik edukiz gero).