"Masterrean, ikerlanak efizientzia handiagoz egiten ikasi dut, oso epe motzean"
Ana Carolina Iga
Mexiko
"Masterra egitea erabaki nuen, lehiakortasuna eta berrikuntza lantzen dituelako, eta, gainera, iraunkortasunari buruzko irakasgai bat ere baduelako -interes berezia nuen horretan-. Ikastaroak eduki zabala du, horrela, etorkizunean lanbide aukera gehiago izango ditugu.
Enpresen ikuspuntua lantzeaz gainera, eskualdearena ere lantzen dugu. Masterrean, ikerlanak efizientzia handiagoz egiten ikasi dut, oso epe motzean, eta informazio egokia aurkitzen eta aztertzen. Programaren edukiari esker, gobernu erakunderen batean lan egiteko aukera aztertzen ari naiz."

Ana Carolina Iga , Mexiko
"Aurreko ikasketetako irakasle askok esaten ziguten berrikuntza faktore oso garrantzitsua dela enpresak gero eta lehiakorragoak izan daitezen eta kanpo inguruneko etengabeko aldaketetan bizirik iraun dezaten. Baina inoiz ez ziguten erakutsi nola gauzatu hori enpresetan, nola landu, kudeatu eta mantendu.
Horregatik, MUCIren liburuxkan ikusi nuenean zein ziren programaren helburuak eta landuko ziren irakasgaiak, konturatu nintzen nire zalantzen erantzuna aurkituko nuela programan matrikulatuta. Bestalde, programa berrikuntza enpresetan eta lurraldeetan lantzen duenez (guztiz berria niretzat), konturatu nintzen jakite berriak eskuratzeko aukera izango nuela.
Ikuspuntu akademikotik, oso positiboa izan da ulertzea lurraldeek nola laguntzen dieten enpresei berritzaileagoak eta lehiakorragoak izaten, eta, alderantziz, enpresek nola laguntzen dieten lurraldeei berritzaileagoak eta lehiakorragoak izaten.
Eskoletan eskuratutako jakiteei eta gaitasunei esker, MUCI programako ikasleak berrikuntza sustatzen duten erakundeetan aritu daitezke, irabazi asmodunak edo irabazi asmorik gabekoak, gobernukoak eta ikerketakoak."
Vojislav Milenkovic

Vojislav Milenkovic , Serbia
"Nire ustez, MUCI oso ongi egokitzen da telekomunikazioen alorrean izan dudan esperientzia praktikora, marketinaren eta negozioen garapenaren esparruan. Aurrera egiteko, jakintza eta esperientzia gehiago eskuratu nahi dut.
Nire lan ibilbidean, berrikuntzaren garrantzia ikusi ahal izan dut eta, batez ere, lehiakortasunaren indarra. MUCIren berri izan nuenean eta programaren edukia irakurri ondoren, lehiakortasunera eta berrikuntzara eramaten gaituzten trebetasun eta gaitasun horiek eskuratzeko aukera ikusi nuen.
Eztabaida eta interes handiko arloak lantzeaz gainera, MUCIk aukera ematen du esparru askotako profesionalengandik, irakasleengandik eta ikasleengandik ikasteko, munduko herrialde askotakoak. Horrek guztiak partekatzen den informazioaren balioa handitzen du.
Esparru eta nazionalitate askotako profesionalak eta irakasleak izateak balioa eransten dio programari, pertsona bakoitzak bere berezitasuna eskaintzen baitio.
MUCIk garrantzia ematen dio enpresa ekintzaileen eta berritzaileen arteko elkarrizketari. Badakit nola sortzen diren ideiak arrakastatsuak; MUCIn ikuspegi desberdinak azaltzen dituen teoria landu dut eta proba praktikoak ikusi ditut."
Nadine Burbar

Nadine Burbar, Palestina
"Berrikuntza eta Lehiakortasuneko Masterra ikastea erabaki nuen, esparru berezi horrek eskari handia duelako gure herrialdean, Omanen. "Berrikuntza eta Lehiakortasuneko Masterra ikastea erabaki nuen, esparru berezi horrek eskari handia duelako gure herrialdean, Omanen. Raqiya Hamed , Oman
Asko gustatzen zaizkit irakasleak (bai maila akademikoan eta bai profesionalean) eta lantzen diren arloak. Bestalde, aditu eta pertsonen sare zabala eraikitzeko aukera ematen dit.
Programaren bidez, nire ikerketa gaitasunak eta trebetasunak lantzen ari naiz, lan eta jarduera ugari eramaten baititugu aurrera. Zalantzarik gabe, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko Masterra programa bikaina da, neure helburu guztiak lortzen laguntzen dit."Raqiya Hamed
Asko gustatzen zaizkit irakasleak (bai maila akademikoan eta bai profesionalean) eta lantzen diren arloak. Bestalde, aditu eta pertsonen sare zabala eraikitzeko aukera ematen dit.
Programaren bidez, nire ikerketa gaitasunak eta trebetasunak lantzen ari naiz, lan eta jarduera ugari eramaten baititugu aurrera. Zalantzarik gabe, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko Masterra programa bikaina da, neure helburu guztiak lortzen laguntzen dit."