Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Competitiveness and Innovation

Aurkezpena

Enpresa laguntzaileak

Nola atera dezake onuraren bat enpresa edo erakunderen batek MUCI programarekin lankidetzan aritzeagatik?

MUCI programako ikasleen profilak edo bertan lantzen diren edukiek eskaintzen duten balioa egiaztatu nahi duten enpresek edo erakundeek bi modu dituzte masterrean parte hartzeko:

1.- Programako irakasgaietan lantzeko erronka erreal bat proposatzea

Denborarik ez duzulako, landu gabeko ideiaren bat ba al duzu? Ideia jakin baten aukerak aztertu nahi al dituzu? Edo ideia horren inguruan merkatuko informazioa bildu nahi al duzu, argitalpenak arakatu edo nazioarteko benchmarking bat egin? Aztertu nahi al duzu ideia hori zure erakundean arrakastaz ezartzeko zein baldintza behar diren edo zein gaitasun gehigarri landu beharko zenituzkeen? Erantzuna eskaintzen dizugu, 2 hilabeteko epean.

t
Zer egiten du enpresak edo erakundeak? Zer egiten du MUCI programak?
Enpresaren lehiakortasuna edo berrikuntza hobetzeko erronka erreal bat proposatzen du (horren inguruko informazioa prestatzen du) eta ordu bateko bi aurkezpenetara joaten da (aurrez aurrekoak edo birtualak). Ikasle talde batek erronka horri erantzun zehatz bat emateko lan egingo dute bi hilabetez, Masterreko irakasleek gainbegiratuta eta lagunduta.

Zuzendariei konpromiso txikien eskatzen dien lankidetza modua da, baliabide fisiko gutxi behar baitira eta ikasleen gainbegiratzea Masterreko irakasleen eskuetan gelditzen baita. Nahikoa da enpresak arazoa definitzea, programa irtenbideak bilatzen hasteko. Informazio gehiago: muci@deusto.es

 2.- Praktika bat eskaintzea

Zure erakundeak berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzeko jarduerak eramaten baditu aurrera –bakarrik edo beste laguntzaile batzuekin– eta esparru horretako gaitasunak dituen gradudun baten laguntza nahi baduzu, praktiketan har dezakezu ikasle bat, zure lantaldearen barruan.

Programaren praktikaldi ofiziala apirilean hasten da eta ekainaren amaieran bukatu, baina luza daiteke, otsailean hasi eta irailaren hasierara bitartean –beti ere, ikaslearen betebehar akademikoak eragotzi gabe (eskoletara edo aurkezpenetara joatea, etab.)–.

- Lehiakortasuna eta berrikuntza hobetzeko proiekturen bat edo lantalderen bat identifikatzen du, MUCIko ikaslea praktiketan hartzea interesatuko litzaiokeena.
- Enpresako tutorea izendatzen du
- Deustuko Unibertsitatearekin hitzarmena sinatzen du
- Ikasle bati esleitzen dio erakundearen proiektua, erakundean bertan egiteko
- Tutore akademikoa izendatzen du
- Lankidetza hori gauzatzeko hitzarmena sinatzen du

MUCIko ikasleentzat praktika bat eskaini nahi baduzue, Praktika eta Lan Ibilbideen Sailarekin jarri behar duzue harremanetan (zehaztu zuen proposamenetan MUCI profila nahi duzuela).

Praktika osatzeko, aholkularitzako edo ikerketako azken txostena bat ere egin daiteke, Master Amaierako Proiektuan egin den lanarekin lotutakoa. Txostena ingelesez idazten da, masterreko hizkuntza ofiziala hori baita, eta, beharrezkoa izanez gero, baita gaztelaniaz ere.

- Txostena idaztea adosten du, Deustuko Unibertsitatearekin hitzarmena sinatu ondoren
- Edukiari oniritzia ematen dio
- Aurkeztutako txostena baloratuko duen epaimahaiko kide izango da
- Praktiketako ikasleari eskatzen dio txostena egiteko
- Tutore akademikoa izendatzen du
- Defentsako ekitaldia antolatzen du

Competitiveness and Innovation programan gurekin parte hartzera animatzen zaituztegu! Edozein zalantza izanez gero, idatzi muci@deusto.es helbidera