Berariazko gaitasunak

  • Edozein erakundetan hartu behar diren finantza erabakiei aurre egitea. Enpresen eta taldeen Finantza kontabilitatea, kudeaketa kontroleko eta proiektuak eta enpresak baloratzeko teknikak, enpresak eskura dituen finantzaketa iturrietako bakoitzaren abantailak eta eragozpenak, edo bat egite prozesuak bilatzea eragin dezaketen arrazoiak ongi jakinda, graduduna finantza helburua lortzen ekarpenik onena egiten duten aktiboko (inbertsioak) eta pasiboko (finantzaketa eta dibidenduak) erabakiak hartzeko gai izango da: enpresarentzat eta gizartearentzat balioa sortzea.
  • Finantza merkatuetan eskuragarri dauden finantza tresnak baloratzea, erabiltzea eta haien inguruko erabakiak hartzea. Finantza sistemaren eta errenta finkoko eta errenta aldakorreko produktuen eta produktu eratorrien ezaugarriak ongi ezagututa, graduduna tresna horiei lotutako erabakiak hartzeko gai izango da eta tresna horiek inbertitzeko edo finantzatzeko edo arriskuak estaltzeko erabiliko ditu. Gainera, pertsona edo erakundeen behar zehatzetara ongien egokitzen den errentagarritasun/arrisku binomioa lortzeko konbinatuko ditu.
  • Bankaren eta enpresa eta banakakoen harremanetan finantza erabakirik egokienak hartzea. Finantza erakundeek eskaintzen dituzten aktiboko eta pasiboko produktu nagusien ezaugarriak oso ongi ezagututa, eta erakundeek arriskuak nola baloratzen dituzten jakinda, gradudunak gai izango dira harremanaren bi alderdiei lotutako finantza erabakiak hartzeko: banka eta bezeroa.