Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Automozioko Ingeniaritzako Espezializazio Diploma

Praktikak

Praktikak

Kalitateko irakaskuntzaren gakoetariko bat lan munduarekiko harreman zuzena izatea da, prestatzen ari zaren bitartean. Hori dela eta, Automozioko Ingeniaritzako Espezializazio Diplomako irakasleen % 90 sektorean diharduten profesionalak dira.

Gainera, diplomak enpresako praktikak egitera bideratzen zaitu. Ikaslearen CVa kontuan hartuta, enpresa laguntzaileek elkarrizketak egingo dituzte hautagaiak aukeratzeko eta sektoreko enpresetan curriculumetik kanpoko praktikak egiteko.

Diploman parte hartzen duten enpresen helburua da hautagaiak prestatzea eta aukeratzea, euren proiektuetan txertatzeko. Enpresa laguntzaileek beka programak eta estatu eta nazioarteko mailako praktikak garatzeko tresnak dituzte.

AICk enpresa laguntzaileetan eta sektorekoetan bilatuko ditu diplomako ikasleentzako praktikak. Informazio zehatza jasotzeko, kontsultatu zuzenean programako zuzendariari.

 Elkarrizketa bat eskatu

Lekukotasunak

Oscar Marín Ruiz. Gestamp. Suedia

“Betidanik erakarri nauen Ingeniaritzaren adar bat izateaz gain, automozioaren sektoreak oso pisu handia du Euskal Herriko industrian. Horrela bada, diploma honekin prestakuntza zabaltzeko aukera ikusi nuenean, ez nuen bitan pentsatu. Mintegiak eskaintzeko, mundu mailan ezagunak diren profesionalak izatea pribilejio bat da. Automozioko Ingeniaritzako Espezializazio Diplomari esker, sektorean ibilbide profesionalari hasiera emateko aukera izan eta atzerrira joan nintzen, Suediara, Gestamp-en lan egitera. Proiektuen buru lan egiteak erabiltzen den teknologia ezagutzeko ez ezik, proiektu horien barruko ikuspegia (epeak, kostuak, arriskuak, etab.) izateko, beste sail batzuetako pertsonekin harremanetan egoteko, kudeatzeko eta beste askotarako modua eman dit. Lanbideko karrerari ekiteko atzerrira joateko erabakia hartzea aukera paregabea da, edozein pertsonaren garapen pertsonal eta profesionalerako."

Adrian Castro. Gestamp. Mexiko

“Masterra egiteko orduan, oso gogoan izan nuen automozioaren sektorea Euskal Autonomia Erkidegoko industriaren oso atal garrantzitsu bat zela. Horregatik erabaki nuen AICk eta Deustuko Unibertsitateak ematen duten diploma hori egitea. Automozioko espezializazio diplomak sektorearen ikuspegi globala ematen dizu, baita EAEko multinazionalik garrantzitsuenetako profesionalek duten esperientziatik ikasteko aukera ere. Diploma hori egin izanari esker, AICk ematen dituen nazioarteko bekak jasotzeko aukera izan nuen eta orain proiektuburu lan egiten dut Gestamp-entzat Mexikoko Pueblan. Halako beka bat jasotzeko aukera izateak lan merkatuko ateak zabaltzen dizkizu eta, aldi berean, ingeniari lanbideko karrera garatzen hasteko jauzia emateko, oso lehiakorra den industrian, automoziokoan”.