Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Automozioko Ingeniaritzako Espezializazio Diploma

Lan-irteerak

Lan merkatuan txertatzea

Automozioko Ingeniaritzako Espezializazio Diploma hasten den egunean, ikasleek euren CVa emango diete diploman parte hartzen duten enpresei. Enpresek hautaketa prozesuari ekingo diote, ikasleak haien proiektuetan sartzeko.

Hautaketa prozesu lehiakorra da: enpresek etorkizuna duten hautagaiak bilatzen dituzte, euren proiektuetan efektibotasunez txerta daitezen.

Hautagaiak aukeratuak izanez gero, ikasturtearen hasieratik sartu ahal izango dira, eta prestakuntza eta enpresek dituzten proiektu aktiboetan parte hartzea bateratu ahal izango dituzte. Proiektuak estatu edo nazioarte mailakoak izan daitezke.

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Industria iraultzaren hasieratik bertatik, automobilaren industria ekonomia globalaren eragilea izan da, da eta izango da. Industria aeroespazialarekin batera, automozioaren industriak kontaezin ahala industria erakartzen ditu eta munduko ekonomiaren garapenaren muina da.

Automozioaren sektorearen ezaugarrietako bat da muturreko eskakizun eta lehiakortasun maila, bikaintasuna balioaren kateko sektore guztietako eskakizun baita. Industria horrek, beraz, profesional bikainak eskatzen ditu, diziplina ugarikoak eta espezializazio maila altukoak, teknologiarik puntakoenak sektore bateko produktu oso konplexu batean bateratzen dituztenak. Automozioaren industria punta-puntakoa denez, erraz egokitzeko gaitasuna duten eta konplexutasun handiko arazoak ikuspegi globalaz aztertzeko gai diren profesionalak eskatzen ditu industriak. Funtsezkoa da, beraz, profesional espezialistak prestatzea, diziplina ugaritan goi mailako gaitasuna dutenak.

Gainera, egungo krisi ekonomikoaren ondoren, automozioaren sektoreak errekuperazioa lideratu beharko du industria ekoizpenaren bitartez, ekonomia globalaren esparruan.

  • Espezializazio diploma honek prestakuntza trinkoa eskaintzen du, sei hilabetekoa, automozioaren sektorearekin lotuta dauden teknologietan.
  • Prestakuntza espezializatua da, lan merkatuaren eskaria betetzeko berariaz diseinatua eta prestakuntza osatu nahi duten ingeniarientzako edo automozioaren sektoreak eskatzen dituen teknologia eta metodoetan espezializatu nahi duten tituludun berrientzako egokia.

Lan munduan txertatzeko laguntza tresnak

Deustuko Unibertsitateko ikasleek, enplegagarritasun maila altua izan ohi dute, eta hori hala da, batetik, jasotzen duten prestakuntzaren kalitateagatik; eta, bestetik, ikasleei lan munduan txertatzearen inguruan eskaintzen zaizkien zerbitzuengatik.

Alde horretatik, Orientatzeko eta Laneratzeko Zentroaren eta DeustoAlumni Deustuko Unibertsitateko ikasle ohien elkartearen lana funtsezkoa da.

Bi zerbitzuek jarduerak garatzen dituzte, eta helburu nagusi bat dute: Deustuko Unibertsitateko ikasleen laneratzea. Jardueren artean, hauexek nabarmendu behar dira, batez ere:

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-
  • Lana bilatzeko tekniketan orientatzea eta hautaketa prozesuak gainditzea, bai eta lanbidean orientatzeko banakako zerbitzua ere.
  • Lan eskaintzen kudeaketa; eskatzen den profilarekin bat datozen ikasleei bidaltzen zaizkie.
  • Enpresen aurkezpenak eta hautaketa prozesuak. Potentziala duten pertsonak kontratatu nahi dituzten enpresek beren jarduera eta hautaketa prozesuen gaineko aurkezpenak egiten dituzte gure ikasgeletan.
  • Enplegu Foro bat antolatzen da urtero, batez ere Deustuko Unibertsitateko tituludunei zuzenduta.