Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Automozioko Ingeniaritzako Espezializazio Diploma

Aurkezpena

Helburu orokorra

Automozioko Ingeniaritzako Espezializazio Diplomak automozioko espezialistak prestatzen ditu, kudeaketa eta automozioko industriaren inguru produktiboa definitzea menperatuko dituztenak, eta ibilgailuen eta sistemen jokaera dinamikoa aztertzeko gai direnak.

Automozioaren sektorea konplexutasun handiko eta goi mailako lehiakortasuneko sektorea da; eta aldaketa teknologikoen erritmoa altua duenez, diziplina ugariko eta goi mailako prestakuntza duten profesionalak behar ditu. Horregatik, Deustuko Unibertsitateak eta AIC-Automotive Intelligence Center erakundeak Automozioko Ingeniaritzako Espezializazio Diploma eskaintzen dute, beharrizan horri erantzuteko. Gainera, masterraren diseinuan automozioaren sektoreko euskal enpresek ere hartu dute parte.

Jasoko den prestakuntzaren diziplina ugariko izaerak eta izaera integralak emango dio tituludunari automozioko sektoreko proiektuen garapenean parte hartzeko aukera ez ezik, proiektu horiek zuzentzekoa ere, automobilaren industriako kudeaketa ereduak eta produkzio sistemak goitik behera ezagutuz, sektore horretako teknologiarekin lotutakoak menperatuz, baita automozioko produktuen diseinu eta fabrikazioan sartuta dauden fabrikazioko materialak eta prozesuak menperatuz ere. Espezializazioa osatzeko, ibilgailuaren portaera dinamikoaren analisirako ibilgailuen dinamikako prestakuntza eskaintzen da, txasis, esekidura, galga eta horiek osatzen dituzten azpisistemei buruzkoa.

Automozioko Ingeniaritzako Espezializazio Diplomak prestakuntza trinkoaren bidez betetzen ditu diziplina ugariko profesionalen beharrak. Sei hilabeteko prestakuntza da, ekonomia globalaren motor izango den industrian funtsezkoak diren arloetan.

Funtsezko informazioa

tabla
Iraupena 6 hilabete (irailetik otsailera)
Kreditu kopurua 30 ECTS
Dedikazioa lanaldiarekin bateragarria (astelehenetik ostiralera, 4 ordu egunean, 15:00etatik 19:00etara)
Hizkuntza gaztelania eta ingelesa
Praktikak curriculumetik kanpokoak eta eskaintzaren arabera
Titulación Deustuko Unibertsitateko Automozioko Ingeniaritzako Espezializazio Diploma
Lugar de impartición Ingeniaritza Fakultatea (Bilboko campusa)