Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Automozioko Diseinu eta Fabrikazioa master duala

Esperimentazioa AIC

Automobilgintzaren erronkei erantzuna ematen dien masterra

3 arlo giltzarri

3 claves 

Zergatik hiru arlo hauek?

Gizarteak mugikortasun jasangarriranzko bidean aurrerapausoak ematea eskatzen duelako; eta arlo horretan, emisio kutsakorrak murriztea delako ibilgailu modernoak izaten ari diren aldaketaren ardatz nagusia. Horrela bada, automobilgintzaren industriak bi estrategiaren bidez egiten dio aurre erronka horri:

  • propultsio sistemak optimizatuz
  • ibilgailua arinduz

Propultsio sistemei dagokienez, barne-errekuntzako motor berri eta ez hain kutsakorrak diseinatzen eta garatzen egiten da lan, baita ibilgailuak elektrifikatzeko estrategietan ere (hibridazio maila desberdinetatik ibilgailu elektriko soilera).

Arintzeari dagokionez, material berriak ditugu, karbono zuntza eta beste material konposatu batzuk; baita aluminioak, magnesioa eta erresistentzia handiko beste altzairu berri batzuk ere. Material berri horiek erabiltzeak fabrikazio prozesu berriak dakartza, gero eta zehatzagoak, gero eta eraginkorragoak, ahalik eta ibilgailurik arinenak lortzeko. Aldi berean, seguruagoak ere izan behar dute, barruan doanarentzat eta inguruko pertsonentzat. Horretarako, funtsezkoa da modelo eta prototipo birtualak garatzea simulazioko softwarearen bidez, bai ibilgailuarenak eta bai materialen eta ekoizpen sistemen aldaketa prozesuenak ere.

Hori da automobilgintzaren industriaren eraldaketaren bizkarrezurra. Hauxe da Masterrak emango dizun prestakuntzaren bizkarrezurra.

AIC, automobilgintzaren industria garapenaren europar zentroa

Smart factory 

AIC-Automotive Intelligence Center berrikuntza irekiko zentro bakarra da, berrikuntza azeleratu nahi duena lankidetzaren bidez. 30 enpresa baino gehiago ditu 6 nazionalitatetakoak eta goi mailako kualifikazioa duten 750 profesional. Berrikuntza, prestakuntza, teknologia eta industria garapeneko jarduerak garatzen ditu espazio bakar batean, automobilgintzaren sektorearen lehiakortasuna hobetzeko era integralean.
Azpiegitura modernoen artean, 50 mila metro koadro dituzte hiru Konpetentzia Zentrorekin:

Lightweight Competence Center (LCC)

Automobilgintza sektoreak eskatzen duen material ugariko fabrikazioko teknologien garapenera eta aplikaziora bideratua dago. Ibilgailuak arintzeko estrategia diseinu berrietan eta material aurreratuen erabileran dago oinarritua: konpositeak, aluminioa, erresistentzia handiko altzairuak, eta soluzio hibridoak.

Arintzeko zentroaren gaitasun teknologikoak espazio bakar batean txertatzen dira, lehen gaien karakterizaziotik prozesu ondorenera eta baliozkotzera.

Automotive Smart Factory

ASF-Automotive Smart Factory europar automobilgintza industriari laguntzako zerbitzu osoa emateko sortuta dago, 4.0 fabrikazioa ezartzeko.

  • ASF-ren alderdi fisikoak azken teknologia du ekipamenduetan: prentsak, soldatzeko zelulak, robotika aurreratua eta lineako egiaztatze sistema batzuk.
  • Alderdi birtualak (Manufacturing Intelligence) fabrikazioko sistema adimendun bat du, prozesuak denbora errealean monitorizatu eta kudeatzen dituena, zero akats bermatzeko, prozesua menderatu eta trazabilitate unitarioa lortzeko, prozesuari buruzko informazioarekin, besteak beste.  

Virtual Development Center (VDC)

VirtualVDC diseinu birtualera, eta bihar-etziko ibilgailuaren sistema enbarkatuen garapenera eta baliozkotzera dago bideratuta Zentroa gai da sektoreko enpresei euskarria emateko, ibilgailua osatzen duten sistemaren osagaiak modelatuz.

VDCk punta-puntako ekipamendua du: gidatzeko simulagailu bat mugimenduko plataformaz ekipatuta eta arkitektura modularra duen softwareak kontrolatuta. Horrek malgutasuna ematen dio osagaien, sistemen edo ibilgailu konplexuen ereduak exekutatzean.