MASTERRAREN AMAIERAKO LANAK (MAL) HONAKOA LORTU NAHI DU
Batetik, masterrean jorratu diren edukiak, tresnak eta trebetasunak egoki bereganatu dituela ikasleak erakustea; bestetik, jasotako ezagutzak, era osoan, sortzailean eta eraikitzailean aisiako inguru errealean edo esparruetarikoren batean (kultura, kirola, turismoa eta jolasa) aplikatzeko gaitasuna erakustea. Aplikazio hori erakusteko bidea ebaluazioko eta hobekuntzako, berrikuntzako eta garapeneko, analisiko eta prospektibako edo sintesiko eta aplikazioko proiektu bat egitea litzateke.
ZER DA MASTERRAREN AMAIERAKO LANA?
Masterraren amaierako lana aisiaren edo bere esparruetarikoren baten ikerketa-ekintzako lan baten emaitzak aurkezteko dokumentu bat da. Ikasleak egin beharreko bakarkako lana da; bere ezagutza teorikoak eta praktikoak, sormena eta originaltasuna aplikatuko ditu eta aurretiaz jasotako gaitasunak bateratu beharko ditu.
Ikasleak esku-hartzeko proiektu bat egingo du; bertan, ikasprozesuan eskuratutako jakintzak eta gaitasunak unibertsitate masterreko gai eta irakasgaietako edukiekin lotura duen arlo zehatz batean aplikatuko ditu.
MASTERRAREN AMAIERAKO LANAREN KREDITUAK ETA GAIAK
- Atal honek 10 ECTSko karga izango du.
- Masterraren amaierako lana bakarka egingo du ikasleak, tutoreak ikuskatuta.
- Masterraren amaierako lana gaztelaniaz, euskaraz zein ingelesez egin daiteke.
- Masterraren amaierako lana epaimahaiak ebaluatuko du, eta jendaurrean defenditu beharko du ikasleak.
- Aukeratzen den gaiak lotura estua eta egoki azaldua izan behar du aisiarekin eta bere esparruko arloren batekin (kultura, kirola, turismoa eta jolasa).
- Lanak hari zehatza eta koherentzia sendoa izan behar ditu atal guztien artean. Zorroztasun akademikoz egin beharko da, metodologia zorrotza eta zehatza jarraituz.
MASTERRAREN AMAIERAKO LANAREN TUTORETZA ETA EBALUAZIOA
Tituluak masterraren amaierako lana egiteko prozesua zehatz definituta dauka: bana-banako tutoretza programa bat du, baita taldeko tutoretzen egutegia ere. Hori guztia tutoretza akademikoarekin koordinatuta egiten da, ikaslea prestakuntza programan eta lanaren antolaketan bideratzeko eta motibatzeko.
Banakako tutoretzak masterraren amaierako lanen zuzendariek egiten dituzte. Helburua da ikasleei, ikasturtean zehar, lan hori prestatzeko prozesuan laguntzea. Bai banakako tutoretzak, bai taldekoak, programatuta daude tituluaren egutegian.
Masterraren amaierako lana ohiko baremo akademikoen arabera kalifikatuko da: gutxiegi, nahikoa (5-6), oso ongi (7-8), bikain (9-10), ohorezko matrikula (10).
Ebaluazioaren emaitza gutxiegi izango balitz, epaimahaiak egoki iruditzen zaizkion gomendioak helaraziko dizkio ikasleari. Halakoetan, ikasleak eskubidea izango du beste master amaierako lan bat aurkezteko aparteko deialdian.
Masterraren amaierako lanaren defentsa jendaurrean egingo da, epaimahai baten aurrean egingo da. Epaimahaia Masterreko klaustroko bi irakaslek osatuko dute, baina ezin izango du lanaren zuzendari-tutoreak parte hartu.
Masterraren amaierako lanaren prestaketa prozesuaren ebaluazioan hiru pertsonak hartzen dute parte: Irakasgaiko tutore akademikoak, Masterraren amaierako lanaren tutoreak eta epaimahaiak.
TFM Irizpideak | Ebaluatzailea | Azken notaren portzentajea |
I. Eboluzioa | Tutore akademikoa Tutorea | %20 | %30 |
%10 |
II. Koherentzia | Tutore akademikoa Tutorea Epaimahaia | %25 |
III.-V. Lanaren gorputza | III. Lanaren justifikazioa eta oinarri teorikoa | Tutorea Epaimahaia | %10 | %30 |
IV. Errealitatearen analisia eta diagnostikoa | %10 |
V. Proposamena | %10 |
VI. Defensa | Epaimahaia | %10 |
VII. Redacción y presentación | Tutorea Epaimahaia | %5 |
Lana aurkezteko, lanaren zuzendari-tutorearen oniritzia eduki beharko da, bai ohiko deialdian, bai apartekoan.