Deustuko Unibertsitateko Aisia, Kultura, Turismo, Kirol eta Jolas Proiektuen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterra diseinatuta dago diziplina askotako profesionalak gai izan daitezen aisiako proiektuak zuzentzeko (diseinatzeko, kudeatzeko, koordinatzeko eta esku-hartzeko). Ildo horretatik, prestakuntzako proposamenak eduki, metodologia eta kudeaketako tresnak eskaintzen ditu, aisiaren esparruetan dauden erronka ugariei erantzuteko. Hortaz, helburua da Masterra egiten duten ikasleek aisiaren inguruko diziplina ugariei buruzko ezagutza zabala eta zorrotza jasotzea.
Aisia, Kultura, Turismo, Kirol eta Jolas Proiektuen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterraren helburua da profesional trebeak prestatzea, aisia lehen mailako balio gisa aitortzen duen errealitate bati eta gaur egungo gizarteen garapen politiko, ekonomiko eta gizarte mailakoari aurre egiteko gai izango direnak.