Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Aisia, Kultura, Turismo, Kirol eta Jolas Proiektuen Zuzendaritza

Zertan datza?

Ordaindutako praktikak bermatuta. Enplegu-tasa: % 83

2015eko promozioaren enplegagarritasunari buruz 2017an egindako azken ikerketak erakusten du, masterra egin ondoren, enplegua duten ikasleen kopurua % 83koa dela.

Orientazioa eta baliabideak

Tutoretzak

Tutoretzak funtsezko baliabide bihurtzen dira ikaskuntzarako. Irakasle guztien metodologia prozesuen parte dira eta ikaslearentzako lagungarri.
Horregatik, ikasleen gaitasunak garatu eta tituluaren helburuetara egokitu daitezen, programaren antolaketak baditu bi oinarri:

  • Programaren zuzendaritza
  • Tutore akademikoa (irakasgai bakoitzeko bat)

Gainera, masterraren amaierako lana egiteko, ikasleak laguntza eta orientazioa jasoko ditu irakasgaiko tutore akademikoengandik eta masterraren amaierako laneko tutorearengandik.

Era berean, praktiketako tutore akademikoa ere badu ikasleak, lanbideko kezkak identifikatzen laguntzeko eta bere itxaropen eta interesetara hoberen egokitzen den praktiketako zentrorantz orientatzeko.

Programako ikasleek aukera dute nahitaezko praktikak atzerrian egiteko, eta badute atzerriko praktikak koordinatzen dituen irakasle bat ere, ikasleen irteera animatzeko, bideratzeko eta kudeatzeko.

Hortaz, tituluak masterraren amaierako lana egiteko eta kanpoko praktikak kudeatzeko prozesua zehatz definituta dauka: bana-banako tutoretza programa bat du, baita taldeko tutoretzen egutegia ere, tutore akademikoek koordinatuta.

Laguntza eta orientaziorako mekanismoak

Unibertsitateak badu Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua, ikasleei ikasketetan laguntza emateko. Honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

  • Kontsulta psikopedagogiko espezializatua, ikasleak izan ditzakeen zailtasunak artatzeko.
  • Ikastaro espezializatuak, ikaste prozesua errazteko eta osatzeko (ikasteko teknikak, herstura kontrolatzeko teknikak, jendaurrean hitz egiteko teknikak, enplegua bilatzeko teknikak, etab.).
  • Curriculum Egokitzapeneko Unitatea.

Beste herri batzuetako ikasleek Nazioarteko Harremanetako bulegoaren laguntza dute integratzeko aldian. Etengabe ematen die informazioa eta laguntza bulegoak ikasleoi, zenbait izapide egiteko: bisak eta erresidentzia baimenak, ostatua, osasun zerbitzu eta aseguruak, eta tokiko zerbitzuak.
Ikaskuntzarako baliabideak

Deustuko Unibertsitateak bertako titulazioetan ematen den prestakuntzaren ezaugarri den ikaskuntza esanguratsu eta autonomoari fidel eusten dio; eta, horri jarraituz, Masterreko ikasleen esku jartzen ditu hainbat baliabide, irakaskuntzako gaitasunak egoki garatzen laguntzeko.

Liburutegia

Ikasteko eta Ikertzeko Baliabideen Zentroa (IIBZ).

Deustuko Unibertsitateko liburutegia espazio zentralizatua da, eta bertako titulazio guztietako ikasleei, ikertzaileei eta irakasleei zerbitzua eskaintzen die. Instalazio hauek ditu:

  • 9.536 m2 funtsak gordetzeko, euretatik 1.600 m2 ikasleek zuzenean hartzeko liburuetarako.
  • Irakurketarako 3 gela, 750 posturekin.
  • Talde-lanerako 12 gela.
  • Ikasleen mintegietarako 12 gela.
  • 33 carrel edo kabina 66 ikertzailerentzat.
  • Beste baliabide batzuk ere badaude: 18 postu dituen multimedia gela, mediateka, 80 postuko erreferentzia gela, 68 ibilgailurentzako aparkalekua, eta unibertsitateko kafetegia eta jantokia. Ekipamendu teknologiko osoa du eraikinak, wifia barne.
  • 9.000 m2 erabilgarri ditu eta irakurtzeko 1.307 postu. 997.153 bolumen ditu; euretatik 13.734, paperezko aldizkako argitalpenak dira. Baliabide elektronikoak (monografiak, aldizkako argitalpenak eta datu baseak) 1.624 dira guztira.
     
Ekipamendu eta zerbitzu informatiko eta teknologikoak

Bilboko campusak ikasleentzako 4 ordenagailu gela ditu, eta, guztira, 256 ordenagailu daude, 509,12 m2-tan instalatuta. Gainera, beste gela batzuk ditu, Ingeniaritza Fakultatekoak, behar izanez gero erabilgarri daudenak. Wifirako sarbidea du ia espazio guztietan.

Unibertsitateak web orri korporatiboa dauka, ikasleentzako estraneta, eta ikasle berrientzako gune berezi bat, unibertsitatean sartzeko behar den informazio guztiarekin. Bertatik egin daiteke sarrera eskaera, baita informazio eta elkarrizketa eskaera ere.

Estranet zerbitzuaren bitartez, ikasleek hauek ikusi eta egin ditzakete:

  • Datu pertsonalak aztertu.
  • Planifikatutako azterketa egunen berri jakin.
  • Matrikulatutako eta gainditutako kredituak ikusi.
  • Kalifikazioak: behin-behinekoak eta behin betikoak ikusi.
  • Ikasketa espedientea ikusi.
  • Azterketak berrikusteko egun, ordu eta tokien berri jakin.
  • Iragarkiak ikusi.
  • Blog interesgarrien estekak eskatu.
  • Irakurri gabe dauden postako mezu kopuruaren berri jakin.
  • Posta elektronikoko zerbitzura sartu webaren bidez.
  • Campusean ‘mugitzeko’ era askotako informazioa kontsultatu.
  • Ikasleen errektoreordearekin zuzenean harremanetan jarri.
  • Kirol instalazioak eskatzeko informazioa jaso.
  • Ekintza solidarioetan izena eman.
  • Ikasketa plan oso eta pertsonalizatua ikusi.
  • Irakasgai bakoitzaren programazioa kontsultatu.
  • Irakasgai bakoitzeko material osagarria eskuratu.

Behin-behineko kalifikazioak SMS bidez ere jasotzen dira, telefono mugikorraren zenbakia ikasleen estranetean eta posta elektronikoko kontuan emanda.

e-learningeko plataforma (ALUD)

Masterrean zehar, Deustuko Unibertsitateko Alud lineako plataforma erabiliko da laguntza moduan, baliabideak eta dokumentazioa eskura jartzeko eta erabili ahal izateko eta ikasketa prozesuaren jarraipena egiteko tutoretzen bidez.
Horrela, ikasleak honakoak egin ahal izango ditu:

  • Hainbat material eta baliabidetara jo: testuak, bideoak, webak.
  • Lankidetzan aritzeko taldeak osatu.
  • Irakasle eta tutoreekin harremanetan egon.
  • Parte hartzaileentzat, oro har, informazioa jaso, masterreko zuzendaritzaren aldetik.