Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Aisia, Kultura, Turismo, Kirol eta Jolas Proiektuen Zuzendaritza

Zertan datza?

Ordaindutako praktikak bermatuta. Enplegu-tasa: % 83

2015eko promozioaren enplegagarritasunari buruz 2017an egindako azken ikerketak erakusten du, masterra egin ondoren, enplegua duten ikasleen kopurua % 83koa dela.

Sarrera

Aisiako Proiektuen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterra Aisiazko Ikaskuntzen Institutuko prestakuntza eskaintzaren barruan dago. Unibertsitateko institutu honen bokazioa ikerketa eta graduondoko prestakuntza eskaintzea izan da hasieratik, 1988an sortu zenetik. 25 urte horietan ibilbide luzea izan du gaiak eta ideiak ontzen.

Aisia esperientzia pertsonala eta gizarte fenomenoa da gure ikuspegitik, planteamendu humanistikoak abiapuntu hartuta. Aisia berorren bizipenen eta agertzen den esparruen bidez (kultura, kirola, jolasa, turismoa, osasuna eta garapen komunitarioa) ezagutzen dugu.

Zergatik Master hau? 

Erreferentziazko prestakuntza programa sendoa

Aisia, Kultura, Turismo, Kirol eta Jolas Proiektuen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterra 1989/90 ikasturtetik eskaintzen da etenik gabe. Bakarra eta erreferentziazkoa da planteamenduengatik eta aisia lantzeko dituen planteamenduengatik, bai Estatu mailan eta bai nazioarte mailan.

Aisiako proiektuen zuzendaritzara dago bideratuta lanbideko profila eta arlo hauek hartzen ditu kontuan:

  • Ekipamenduak, programak eta zerbitzuak
  • Politiken diseinua
  • Hezkuntzako esku-hartzea
  • Gizarte-eta kultura-animazioa
  • Kultura, turismo, kirol eta jolas arloen kudeaketa

Gainera, Masterrak beharrezko tresnak eta gaitasunak eskaintzen ditu Aisia, Kultura eta Komunikazioko doktoregoa egiteko, hautazko irakasgai batzuk aukeratuta.
 
Aisiako sektorearen hazkundea

Aisiaren arloa (kultura, kirola, jolasa eta turismoa) sektorerik garrantzizkoenetarikoa bihurtu da azken hamarkadetan, bai Estatu mailan (Barne Produktu Gordinaren % 20 ingurura heltzen da) eta bai nazioarte mailan.

Gure inguruan, aisiari lehen mailako balioa aitortzen zaio, eta berorren pentsuan dago herritarren ongizate eta bizi kalitatea neurri handi batean, baita gaur egungo gizarteen garapen politiko, ekonomiko eta soziala ere.

Profesionalen beharra

Sektore honetan enplegurako aukera handiak daude, eta enpresek sektorean gero eta profesional espezializatuagoak nahi dituzte, bezeroei zerbitzu berritzaileak eta kalitatekoak eskaintzea bermatzeko. Aisiako zerbitzuetako autoenplegurako aukerak ere ugariak dira oraindik, eta ustiatu gabeko merkatu-zokoak betetzen dituzten enpresak sortu daitezke.
Azken batean, helburua da profesional trebeak prestatzea, dauden beharrizanei egoki erantzuteko gai direnak, dinamismo eta sormen handiko sektore honek eskatzen dituen erronkei erantzuteko planteamendu berritzaileak dituztenak.

Hortaz, esan daiteke graduondoko prestakuntza programa ofiziala behar dela, arlo horretako profesionalak prestatzen lagunduko duena, sektorerako erreferentziakoa izango dena eta profesionalak trebatzeko berariazko proposamena eratuko duena.

Harremana

Masterraren zuzendaria: Idurre Lazcano (ilazkano@deusto.es)
Harremanetarako telefonoa: 94.413.90.00