Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Adingabekoak gizartean babesik gabe eta/edo gatazkan daudenean esku hartzea eta bitartekotza egitea

Zertan datza?

Zuzendariaren agurra

Masterrak, lanbide-arlorako profesionalak prestatzea du helburu, babesik gabe eta/edo gatazka egoeran dauden adingabeekin eta haien ingurukoekin jardun dezaten, aldaketak lortzeko, beren garapena sustatzeko eta beren bizitzako baldintzak hobetzeko; horretarako, egoera bakoitzean esku hartzeko eta bitartekotza-lanak egiteko metodoak eta ereduak erabiltzen dira.

Masterraren helburu nagusia da honako profesionalak prestatzea:  

  • Gizartean babesik gabe edo/eta gatazkan dauden adingabeen kasuetan esku hartzeko eta bitartekotza egiteko espezializazioa izango dutenak, teknika eta tresna metodologiko aurreratuen bidez
  • Gizarte-konpromisoa eta estandar etiko altuak dituztenak
  • Jarduketen kalitatea eta berrikuntza oinarri dutenak eta etengabeko prestakuntzan aktiboki inplikatuta daudenak
  • Esku-hartzearen gaineko diziplina arteko ikuspegia eta ikuspegi holistikoa dutenak, era askotako faktoreak kontuan hartuta, gizartean babesik gabe edo/eta gatazkan dauden adingabeek bizi dituzten behar psikosozial eta instituzionalei modu koordinatuan erantzuteko. 

Directora del master - Iratxe Aristegi FraduaAdingabekoak gizartean babesik gabe edota gatazkan daudenean esku hartzeko eta bitartekotza egiteko Masterra duela hamar urte baino gehiago hasi zen ematen Deustuko Unibertsitatean, arlo zabal horretako espezializazio arlo bat osatzeko beharrari erantzuteko. 

Masterra helburu zehatz batekin diseinatu zen: adingabeen era askotako beharrei erantzun profesionalak emateko, haurtzarotik hasi eta adinez nagusi izan arte.
Gure gizartean, babesik gabe edo gatazka egoeran dauden ume eta nerabeak ditugu, hainbat faktorek eraginda. Masterrean uste dugu adingabeak babesik gabe eta/edo gatazka egoeran daudenean, beharrezkoa dela gizarte konpromiso handia, goi mailako estandar etiko eta gizarte trebetasunak dituzten profesionalen esku hartzea, egoera bakoitzak eskatzen dituen teknikak eta tresnak erabiltzeko. 

Hori dela eta, Masterra lanbidera begirakoa da, lanbide-arlorako profesionalak prestatzea du helburu, adingabeekin eta haien inguruarekin jardun dezaten, aldaketak lortzeko, beren garapena sustatzeko eta beren bizitzako baldintzak hobetzeko; horretarako, egoera bakoitzean esku hartzeko eta bitartekotza-lanak egiteko metodoak eta ereduak erabiliko dituzte.

Gizartean esku hartzeko esparru honetan interesa baduzu, zatoz eta begiratu gure webean. Masterrari buruzko informazio guztia aurkituko duzu: zer gaitasunetarako prestatzen zaituen, gaitasunak, edukiak, irakasgaiak, irakasleak, praktikak, lan irteerak; ikasleen iritziak, baliabide pedagogikoak, eskura dituzun zerbitzuak.

Iratxe Aristegui Fradua
Masterreko zuzendaria

Curriculum Vitae laburra

Soziologia eta Politika Zientzietako doktorea (Deustuko Unibertsitatea). Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Gizarte Laneko eta Soziologiako Saileko irakasle titularra. Gizarte ikerketarako metodo eta tekniken esparruko aditua. Deustuko Gizarte Balioei buruzko Ikertaldeko kidea, DeustoBarometroSozialeko ikertzailea.