Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Adikzioei eta Generoari buruzko Aditu Diploma

Programa

  • Kredituak: 15 ECTS
  • Irakaskuntza mota: PRESENTZIALA. Asteburuetan
  • Non eskaintzen den: Deustuko Unibertsitatean. Bilboko campusean
  • Ikastegia: Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea
  • Iraupena eta egutegia: 15 asteburu, gutxi gorabehera. Ostiral arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara eta larunbat goizez, 9:00etatik 13:00etara. Asteburu bakoitzean 8 orduko prestakuntza presentziala emango da.
  • Matrikula modalitatea: denbora osokoa
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Toki kopurua: Ez dago ezarritako kopururik
  • Titulazioa: Adikzioei eta Generoari buruzko Aditu Diploma

Helburuak

Ikasleek…

  • Drogen eta substantziadun edo substantziarik gabeko adikzioen inguruko fenomenoa bestela hautematea, sexu-genero sistema ulertzeari lotutako ezagutzak eta gaitasunak eskuratzeari lotuta.
  • Trebetasunak garatu ditzatela drogekin harremanak dituzten edo izan ditzaketen, adikzioa sorrarazi dezaketen, edo zuzenean adikzioa sufritzen duten pertsonen errealitatea era berrian aztertzeko edo interpretatzeko. Horretarako, gizonezkoei eta emakumezkoei substantziekiko harremanean eta/edo adikzioa eragin dezaketen bestelako jokabideen garapenean era desberdinean eragiten dieten genero faktoreak kontuan hartuko dituzte.
  • Gizonek eta emakumeek, adikzioak dituztenek, bereziki, osasun zerbitzuetara jotzeko berdintasuna bermatuko duten proiektu eta esku hartzeak diseinatzeko gai izatea, nagusiki emakumeek genero arrazoiengatik sufritzen duten bazterkeria saihestuz.
  • Datuak eta estatistikak irakurtzeko gaitasunak garatzea, drogekin eta substantziadun edo substantziarik gabeko adikzioekin lotuta dauden oinarrizko ikerketak eta gizarte egoera indibidual eta taldekoen ebaluazioak egiteko, generoa ardatz eta analisirako kategoria gisa harturik.
  • Drogekin eta adikzioekin lotuta dagoen edozein zerbitzu eta esparrutan, prebentzioko, esku hartzeko, kalteak murrizteko eta bestelako estrategiak eta ekimenak eraginkortasunez eta efizientziaz diseinatzen eta aplikatzen ikastea, genero ikuspegia kontuan harturik.
  • Drogekin, adikzioekin eta adikzioak dituztenekin lan egiten duten baliabide eta erakundeen kudeaketan eguneratu eta prestatzea eta euren zerbitzua baliabide horiek erabiltzen dituzten emakumeen beharrizanetara egokitzea, eta zerbitzu horretan gizonezko erabiltzaileen errealitatearen genero irakurketa egiteko aukera ematea.
  • Lanbideko trebetasunak eta ezagutza metodologiko eta zientifikoak berenganatzea, genero ikuspegiaz diseinatutako esku hartze eta programen eraginkortasuna eta efizientzia ebaluatzeko.
  • Genero ikuspegitik, gaitasun etikoak, deontologikoak, erlazionalak, komunikatiboak eta kalitatekoak garatzea.
  • Etengabeko prestakuntzarekiko eta gai honetako estatu eta nazioarte mailako ikerketa sareak sortzearekiko jarrera positiboa eta irekia garatzea.
  • Jasotako ikaskuntzak lanbideko zereginetan planteatzen diren egoera errealetan aplikatzeko estrategiak izatea.