Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Adikzioei eta Generoari buruzko Aditu Diploma

Irakasleak

Programaren zuzendaria

Elisabete Arostegui (elisabete.arostegui@deusto.es)

Patricia Martínez Redondo (pmr@generoydrogodependencias.org)

Idazkaritza:

Leire Sagastizabal

Profesionalen zerrenda zabala

Deustuko Unibertsitateak esperientzia zabala du Droga-menpekotasunetako eta beste adikzio batzuetako Masterra kudeatzen. Hori dela eta, adikzioen esparruko profesional zerrenda zabala du lankide aspaldiko urteetan: batzuk irakasle propioak dira eta beste batzuk erakundeetako profesionalak, bertakoak eta beste toki batzuetakoak.

Titulu hau diseinatzean, lanbidera begirako ikuspegia eskaini nahi izan dugu. Horregatik, prestakuntza zabaleko profesionalengana jo da, adikzioetan genero ikuspegiarekin esku hartzen ari direnengana, prestakuntza teoriko sendoa emateaz gain, esperientzia aplikatu eta kontrastatua eskaini dezaketenengana.

Adikzio eta Generoko Diplomako irakasleak

Elisabete Arostegui Santamaria

Psikologiako doktorea. Droga-menpekotasunen Deustuko Institutuko ikertzaile elkartua. Adikzioetan eta generoan espezializatua. Droga-menpetasunetako masterra. Banakako eta taldeko Psikoterapia Analitikoko masterra. Deustuko Unibertsitateko Droga-menpekotasunei eta beste adikzio batzuei buruzko Unibertsitate Masterreko zuzendaria. Jorratzen dituen ikerrildo nagusiak hauek dira: gizarte bazterketa, drogak eta generoa. Esperientzia zabala du espetxeko adikzioetan eta Basauriko Udaleko droga-menpekotasunetako teknikari lanetan. Berrerortzeen prebentzioa genero ikuspegitik gaztelaniaz landu duen lehenengo eskuliburuaren autorekidea.

Patricia Martínez Redondo

Antropologoa eta gizarte hezitzailea. Generoko Diziplinarteko Ikasketetako masterra. UNADeko Genero eta Adikzioen Batzordeko kidea. Esperientzia klinikoa, soziala eta hezkuntzakoa adikzioetan eta emakume eta gizonen taldeetako zuzeneko esku hartzeetan 1995etik. Ikerketa kualitatibo, erakundeen aholkularitza eta profesionalen prestakuntzako esperientzia du genero ikuspegian, indarkerian, drogetan eta adikzioetan 2005etik. Berrerortzeen prebentzioa genero ikuspegiaz gaztelaniaz idatzi den lehenengo eskuliburuaren autorekidea. http: //generoydrogodependencias.org

Nuria Romo Avilés

Gizarte Antropologiako doktorea eta katedraduna Granadako Unibertsitatean. Irakaslea eta ikertzailea osasunaren antropologiako eta ikasketa feminista eta genero arloko ildoetan. Estatu eta nazioarte mailako erreferentea da genero eta droga-mendekotasunetako ikasketetan. Gaur egun, proiektu hau zuzentzen du: “Violencia de género e interpersonal en contextos recreativos y de uso de drogas (VIGEA). I+D+I. Retos para la Sociedad (2016-2019)”. Estekan ikus daitezke haren argitalpen eta ikerketa proiektu ugariak.

Silvia Allué Escur

Punto Omega Elkarteko psikologo klinikoa. Spant Programaren (Teknologia berrien adikzioari aurre hartzeko zerbitzua) zuzendari/psikologoa eta Adingabeen Arloko zuzendaria. Aurretik, absentismoa prebenitzeko eta kontrolatzeko programa eta Arriskuan dauden adingabeen programa koordinatu ditu, eta berdinen arteko jazarpen egoerak prebenitu eta tratatzeko programako psikologo lanetan dihardu. UNADeko Genero eta Adikzioen Batzordeko kidea.

Nagore García Fernández

Gizarte Psikologiako doktorea eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Gizarte Psikologia Saileko “Fractalidades en Investigación Crítica (FIC)” ikertaldeko kidea. Tesian, maitasunaren kritika feministak eta emakume feministen subjektibazio eta erresistentziak aztertzen ditu. Gaur egun, Surt Fundazioko ikerketako teknikari egiten du lan eta UOCko Gizarte Hezkuntzako gradu amaierako laneko Feminismo eta Sexu Aniztasun Arloko tutorea da. Ondoko gaiak ditu aztergai: ikerketa feministako subjektibazioa eta emozioak, erresistentziako praktikak, epistemologiak eta metodologiak.

Sonia Rubio Jansana (baieztatu gabe)

Gizarte eta Kultur antropologoa, Bartzelonako Unibertsitateko Antropologia eta Etnografiako Unibertsitate Masterra du. 2013tik, EdPAC- Educació per a l’Acció Crítica erakundeko hezitzaile eta drogetako proiektuetako teknikaria da. Erakundea osasun eta kontsumo arloetako hezkuntza lanean dago espezializatua, nerabe aurreko, nerabe eta gazteekin. Drogen esparruan, hezkuntzarako materialen sorrera koordinatu eta l’ASPCat-en laClara.info i elPep.info webetako edukiak kudeatzen ditu.

Ana Burgos García

Gizarte eta Kultur Antropologiako eta Kazetaritzako lizentziatua da, Genero Erlazioetan diplomatua eta Genero eta Garapeneko masterra. Ikerketan, irakaskuntzan, dinamizazio komunitarioan eta komunikazioan aritu da, hirugarren sektoreko erakundeetan eta genero eta Giza Eskubideen arloetan, batez ere. Malva Proiektuaren eta Nactámbul@s Behatokiko koordinatzailea da, Salud y Comunidad Fundazioan. Horrez gain, irakaslea da eta tailerrak eskaintzen ditu master, graduondoko eta bestelakoetan, hainbat hedabidetan idazten du, Memes Feministas taldearen sortzailekidea da eta Averlasailas zapalduen antzerki konpainiako kidea da.

Carla Vall i Duran

Zigor arloko abokatua da, genero indarkerian espezializatua. Politika publikoak prestatzen eta profesionalen prestakuntzan espezializatua. Zuzenbideko eta Kriminologiako lizentziatua. Abokatutzako; genero indarkeriari aurrea hartzeko, ekiteko eta arlo horretako kaltea konpontzeko; eta teknologia berriak eta generoko graduondokoak egina. Kataluniako Segurtasun Publikoko Institutuko eta Kataluniako Administrazio Publikoko Eskolako irakaslea. Indarkerien arloko abokatutzan dihardu duela 10 urtetatik, gizarte erakunde eta entitate ugarirekin lanean.

Ruth Olmos Espinosa

Adikzioen Institutuko Asistentzia Saileko burua (Madrilgo Udala), 20 urte baino gehiagoko esperientzia klinikoa adikzioetan eta 10 urtekoa La Latinako Adikzioen Arretarako Zentroko atalburu lanetan. Familiako Medikuntzan eta Medikuntza Komunitarioan espezialista, droga-mendekotasunetako eta alkoholismoko aditua. Adikzioen Arretarako Zentroetako Genero Indarkeriaren aurrean Jarduteko Protokoloaren egilekidea (Adikzioen Institutua). Prestatzailea ikastaro honetan: Visión de género y violencia de género en adicciones, Madrilgo Udaleko Prestakuntza Eskolak antolatuan. Hizlaria adikzioei buruzko hainbat biltzarretan.

Miriam Vázquez de Santiago

Psikologo feminista, genero indarkerian, doluan eta adikzioetan espezializatua. Genero Indarkeriei buruzko masterra (UAB). Hainbat tokitan aritu da lanean 20 urtetan (zuzeneko esku hartzean, prestakuntzan, proiektuen diseinuan eta koordinazioan), indarkeria matxista egoerak bizi izan dituzten emakumeak eta LGTBI taldeko pertsonak suspertzen eta ahalduntzen. FSCren Espai Ariadna-ren zuzendaritzan dago 2013an sortu zenetik. Drogak kontsumitzen dituzten eta genero indarkeriak jasan dituzten emakumeentzako egoitza aitzindaria da. Horrek aukera eman dio feminitate transgresoreetara eta zenbait intersekzionalitatetara hurbiltzeko.

Belén Orozco Jabato

Psikologo klinikoa. Villaverdeko Adikzioen Arretarako Zentroa. Madrilgo Udaleko Adikzioen Institutua, 20 urte baino gehiagoko esperientzia. Madrilgo Erkidegoko Osasun Publikoko Zuzendaritza Nagusiko, Madrilgo Udaleko Madrid Salud erakunde autonomoko eta Gizakia Helburu Elkarteko generoko eta adikzioko nahasmenduak dituzten emakumeen kontrako bikote barruko indarkeria kasuak antzemateko eta esku hartzeko irakasle laguntzailea. Unibertsitate Complutenseko, UNEDeko eta Madrilgo Mostoleseko Ospitaleko PIR programako praktiketako irakasle tutorea.

Aura Roig Forteza

Antropologoa, Kriminologia eta Soziologia Juridiko-Penaleko masterra. Azken 18 urteetan drogen eta kalteen murrizketa politikak jorratzeari ekin dio giza eskubideen eta generoaren ikuspuntutik, ikerketa eta diseinua, ezarpena, monitorizatzea eta politiken, programen eta zerbitzuen ebaluazioa bateratuz Espainian, Kanadan, Kolonbian eta Costa Rican. XADUDeko hasierako partaidea, eta Metzineres-en sortzailea, emakumeentzat eta genero disidentea duten pertsonentzat soilik kalteak murrizteko lehenengo programa, eta bertako zuzendaria da. Gaur egun, gainera, nazioarteko aholkulari izaten ere jarraitzen du.

Mercé Meroño Salvador

Filosofia eta Hezkuntza Zientzietako lizentziatua, Psikologia Saila. Psikologia Klinikoko diplomatua eta Osasun Publikoko masterra. 1991tik ari da lanean, zuzenean esku hartzen, gizartean baztertuta, indarkeria egoeran dauden eta prostituzioan GIB/Hies birusa duten pertsonekin. Ikertzaile eta prestatzaile esperientzia du, erakunde publiko eta pribatuetan, kalteak murrizte, indarkeria eta genero gaietan. UNADen Genero eta Drogen Batzordeko kide da eta Fundació Àmbit Prevenció-ko eta Comitè Primer de Desembre-ko presidentea.

Laura Carrasco Florido

Gizarte hezitzailea eta Ikasketa Feministetako masterra (UCM). 20 urte daramatza gizartean baztertuta dauden pertsonekin lanean: etxerik gabeak, migratzaileak, genero indarkeriaren biktima diren emakumeak, pertsona nagusiak, LGTBI kolektiboa, etab. 2015ean, “Mujeres sin hogar en España: un análisis sociográfico desde la perspectiva feminista” argitaratu zuen. Gizarte bazterketa, genero, indarkeria matxista, aisia eta denbora libreko irakaslea. Asociación Moradas-eko presidentea da gaur egun. Erakunde feminista bat da, emakumeen artean etxerik eza erauzteko borrokan diharduena, sentiberatzearen, formazioaren, ikerketaren eta gizarte laguntzaren bidez.

Estibaliz de Miguel Calvo

Doctora en Sociología y diplomada en Trabajo Social. Profesora del Departamento de Sociología II de la UPV/EHU. Premio Micaela Portilla a la mejor tesis feminista/de género 2012 de la misma universidad. Investigadora visitante en el Morgan Centre (Univ. Manchester, UK). Ha trabajado en intervención social en prisiones durante 10 años. Líneas de investigación: sistema penal y género, mujeres encarceladas, drogas, emociones y amor. Publicaciones sobre mujeres, encarcelamiento y drogas en los siguientes enlaces: 2019, 2016 y 2015.

Nerea Layna Allue

Deustuko Unibertsitateko Psikologiako graduduna, Gizartean esku hartzearen Psikologiako masterra eta Droga-menpekotasunei eta beste adikzio batzuei buruzko masterra. Gizarte bazterketa larria, adikzioak eta osasun mentala izan ditu ardatz lanean. Kanpoko laguntzailea Droga-menpekotasunen Deustuko Institutuko ikerketetan. Berriki, Psikologia eta Hezkuntza Fakultatearekin ikerketa proiektuak egin ditu, etxerik gabeak eta generoa ardatz harturik, hirugarren sektoreko beste erakunde batzuekin batera.

Claudia Calderón

Deustuko Unibertsitateko Gizarte Hezkuntzako graduduna eta Madrileko Unibertsitate Autonomoko Gizarte Lanekoa. Droga-menpekotasunei eta beste adikzio batzuei buruzko masterra eta Osasun Mental Komunitarioko Errehabilitazio psikosozialeko masterra. Laneko esperientzia izan du gizarte bazterketa larriaren, adikzioen eta patologia dualaren inguruan eskakizun baxuko eta kalteak murrizteko baliabideetan. Ikerketako kanpoko laguntzailea izan da duela lau urtetatik Deustuko Unibertsitateko Droga-menpekotasunen Institutuan adikzioen esparruan genero ikuspegitik.

Fabián Luján Acevedo

Soziologiako lizentziaduna. Instituto de Terapia de Reencuentro eta Centro de Estudios de la Condición Masculina erakundeetako laguntzailea. Hogei urte daramatza ikuspegi feministak gizonentzat esku hartzeko eta gizartea eraldatzeko eragile gisa dakartzan ondorioetan lanean eta espezializatzen. “Intervención con hombres en adicciones desde perspectiva de género” ikerketako laguntzailea eta prestatzailea UNADen.

Gemma Altell Albajes

Gizarte psikologoa. Bartzelonako Unibertsitateko (UB) Droga-menpekotasunetako masterra. G360. Cartografias Humanas y Sociales-en bazkide sortzailea. Gizarte eta genero aholkularia. Kataluniakoa Generalitateko Osasun Saileko Droga-menpekotasunetako Zuzendariordetza Nagusiko genero aholkularia. UBko Droga-menpekotasunetako Masterreko irakaslea. Genero ikuspegiari eta drogei buruzko ikastaroetako irakaslea Deustun. UNADeko Genero Batzordeko kidea da.

Fundación Atenea

25 urte baino gehiagoko esperientzia du kalteberatasun egoeraren barruko edozein fasetan (prebentzioa, asistentzia, kalteak murriztea, integrazioa, etab.) dauden taldeekin esku hartzen eta ikerketa sozialean espezializatua da (ikerketa propioak, politika publikoen azterketa eta ebaluazioa, gizarte mailako proiektuen formulazioa). Jakintzaren kudeaketako eta ikerketa eta ebaluazioko egitura du. Hartara, lanean diharduen errealitateak kuantitatiboki deskribatzeko datuak biltzen ditu, kualitatiboki analizatu eta ikertzeko, gizarte inklusioari/bazterketari buruzko ikuspegi globalaren argazkia eskaintzeko.

Itziar Gandarias Goikoetxea

Psikologiako lizentziatua eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Gizarte Psikologiako doktorea. Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko irakaslea. Ikerrarlo hauetan ari da: intersekzionalitatearen teoria eta praktika, metodologia feministak eta gizarte bazterketa eta generoa. Gaur egun, etxerik gabeen eta generoaren eta indarkeriaren inguruan ari da ikertzen, ikuspegi intersekzionaletik. Argitalpenik azpimarragarrienak ondoren ageri diren esteketan kontsultatu daitezke: 2017, 2014 eta 2014b.

Victoria A. Ferrer Pérez

Generoaren Gizarte Psikologiako unibertsitateko katedraduna. ‘Estudios de Género’ lehiako ikertaldeko kidea da. Ikerketako 3 seiurteko ditu egiaztatuta (CNAI) eta irakaskuntzako 5 bosturteko. UIBko Berdintasun Politikei eta Genero Indarkeriaren Prebentzioari buruzko Unibertsitate Masterreko koordinatzailea eta irakaslea. Emakumeen kontrako indarkeriari buruzko eta osasun eta generoari buruzko estatu eta autonomia erkidego mailako ikerketa proiektuetako koordinatzailea eta ikertzailea. Gaur egun, Balear Uharteetako Unibertsitateko Psikologia eta Pedagogiako graduko ikasketetan irakasten du. Argibide gehiago hemen.