Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Abokatutzaren Jarduerarako Unibertsitate Masterra + Zerga Aholkularitza

Orientazioa eta baliabideak

Masterraren zuzendaritza

Abokatutzaren Jarduerarako Unibertsitate Masterrak bi zuzendari ditu: bata, Zuzenbide Fakultatekoa; eta, bestea, Abokatuen Bazkunekoa. Pertsona horiek bermatzen dute arlo akademikoaren zuzentasuna eta laguntza eta orientazioa ematen diete etengabe ikasleei. Idazkaritza teknikoa ere badu.

Zerga Aholkularitzako Zuzenbideko Masterrak zuzendari bat du.

Tutoretzak

Matrikulatu ondoren, parte hartzaile bakoitzari tutorea esleituko zaio, eta horrek orientatu, bultzatu eta gainbegiratuko du ikaslearen lana.

Tutoretzak funtsezko baliabide bihurtzen dira ikaskuntzarako, aurrez aurrekoak izan zein birtualak izan. Irakasle guztien metodologia prozesuen parte dira eta ikaslearentzako lagungarri.

Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua

Gainera, Unibertsitateak, ikasleei laguntza emateko, Orientazioko Zerbitzu Orokorra du, eta horrek kontsulta psikopedagogiko espezializatua eskaintzen du, ikasleak izan ditzakeen zailtasunak tratatzeko; halaber, ikastaro espezializatuak eskaintzen ditu, ikasprozesua erraztu eta osatzeko (ikasteko teknikak, antsietatea kontrolatzeko teknikak, jendaurrean hitz egiteko teknikak, enplegua bilatzeko teknikak, etab.), eta Curriculum Egokitzapeneko Unitatea ere badu.

Premia bereziak dituzten ikasleek Orientazio Zerbitzuaren laguntza dute, bi masterretako zuzendaritzak koordinatuta, ikasle horiek graduondoko tituluaren unibertsitate dinamikan (ikaskuntza/irakaskuntza, ikerketa, praktikak eta gizarte sarea) egoki integratzeko ardura izango duena.

Ikaskuntzarako baliabideak

Deustuko Unibertsitateak bertako titulazioetan ematen den prestakuntzaren ezaugarri den ikaskuntza esanguratsu eta autonomoari fidel eusten dio; eta, horri jarraituz, Masterreko ikasleen esku jartzen ditu hainbat baliabide, irakaskuntzako gaitasunak egoki garatzen laguntzeko.

-Ikasteko eta Ikertzeko Baliabideen Zentroa-IIBZ
Deustuko Unibertsitateko liburutegia espazio zentralizatua da, eta bertako titulazio guztietako ikasleei, ikertzaileei eta irakasleei zerbitzua eskaintzen die. Instalazio hauek ditu:

  • 9.536 m2 funtsak gordetzeko, euretatik 1.600 m2 ikasleek zuzenean hartzeko liburuetarako.
  • irakurketarako 3 gela, 750 posturekin.
  • talde-lanerako 12 gela.
  • ikasleen mintegietarako 12 gela.
  • 33 carrel edo kabina 66 ikertzailerentzat.
  • Beste baliabide batzuk ere badaude: 18 postu dituen multimedia gela, mediateka, 80 postuko erreferentzia gela, 68 ibilgailurentzako aparkalekua, eta unibertsitateko kafetegia eta jantokia. Ekipamendu teknologiko osoa du eraikin osoan, wifia barne.

9.000 m2 erabilgarri ditu eta irakurtzeko 1.307 postu. 997.153 bolumen ditu; euretatik 13.734 paperezko aldizkako argitalpenak dira. Baliabide elektronikoak (monografiak, aldizkako argitalpenak eta datu baseak) 1.624 dira guztira.
Deustuko Unibertsitateko liburutegia, Bilboko eta Donostiako campusetan, AENOR enpresak ikuskatu du, UNE-EN ISO 9001:2000 arauaren Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren Jarraipeneko II. Ikuskaritzan, 2007. urteari zegokionean, eta ebaluazioaren emaitza konformea izan da.

-Ekipamendu eta zerbitzu informatiko eta teknologikoak
Bilboko campusak 4 ordenagailu gela ditu ikasleek erabiltzeko. Guztira, 256 ordenagailu daude instalatuta 509,12 m2tan. Gainera, baditu beste gela batzuk, Ingeniaritza Fakultatekoak, eskura jar daitezkeenak, behar izanez gero. Wifirako sarbidea du ia espazio guztietan.
30 azpiegoitzatik gorako web orri korporatiboa du, ikasleentzako estraneta, ikasle berrientzako web berezi bat, Unibertsitatera sartzeko behar den informazio guztia duena, baita sartzeko eskaera egiteko, informazioa eskatzeko eta elkarrizketa izatekoa ere.
Estraneteko zerbitzuaren bitartez, ikasleek hau dena egin dezakete:

  • Datu pertsonalak aztertu
  • Planifikatutako azterketa egunen berri jakin
  • Matrikulatutako eta gainditutako kredituak ikusi
  • Kalifikazioak: behin-behinekoak eta behin betikoak ikusi
  • Ikasketa espedientea
  • Azterketak berrikusteko egun, ordu eta tokien berri jakin
  • Iragarkiak ikusi
  • Blog interesgarrien estekak eskatu
  • Irakurri gabe dauden postako mezu kopuruaren berri jakin
  • Posta elektronikoko zerbitzura sartu webaren bidez
  • Campusean ‘mugitzeko’ era askotako informazioa kontsultatu
  • Ikasleen errektoreordearekin zuzenean harremanetan jarri
  • Kirol instalazioak eskatzeko informazioa jaso
  • Ekintza solidarioetan izena eman
  • Ikasketa plan oso eta pertsonalizatua ikusi
  • Irakasgai bakoitzaren programazioa kontsultatu
  • Irakasgai bakoitzeko material osagarria eskuratu.

Behin-behineko kalifikazioak SMS bidez ere jasotzen dira, telefono mugikorraren zenbakia ikasleen estranetean eta posta elektronikoko kontuan emanda.

-e-learningeko plataforma (ALUD)
Masterrean zehar, Deustuko Unibertsitateko Alud lineako plataforma erabiliko da laguntza moduan, baliabideak eta dokumentazioa eskura jartzeko eta erabili ahal izateko eta ikasketa prozesuaren jarraipena egiteko tutoretzen bidez.
Horrela, ikasleak honakoak egin ahal izango ditu:

  • hainbat material eta baliabidetara jo: testuak, bideoak, webak...
  • lankidetzan aritzeko taldeak osatu
  • irakasle eta tutoreekin harremanetan egon
  • parte hartzaileentzat, oro har, informazioa jaso, masterreko zuzendaritzaren aldetik.

Nazioarteko Harremanetako bulegoa

Beste herrialde batzuetatik datozen ikasleek Nazioarteko Harremanetako Bulegoa ere badute laguntza emateko, integrazio fase honetarako, eta puntu hauen gaineko informazioa eta laguntza eskuratu ahal izango dute bertan:

  • Bisen tramiteak
  • Egoitza baimenak
  • Ostatua
  • Zerbitzu eta aseguru medikoak
  • Tokiko zerbitzuak

Beste zerbitzu batzuk