Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Abokatutzaren Jarduerarako Unibertsitate Masterra + Zerga Aholkularitza

Aurkezpena

34/2006 Legea eta berau garatzen duen Araudia (775/2011 Errege Dekretua) 2011ko urrian indarrean sartzeak goitik beherako aldaketa ekarri du abokatutzan sartzeko bidean; horren ondorioz, abokatutzan jardun nahi duten lizentziatuek edo gradudunek 90 ECTSko unibertsitate master bat egin eta, ondoren, azterketa ofizial bat gainditu behar dute.

Araudi hori betetze aldera, Abokatutzaren Jarduerarako Unibertsitate Masterra lanbiderako trebakuntza berariaz bermatzeko diseinatu dute Deustuko Unibertsitateak eta Bizkaiko Abokatuen Bazkun Ohoretsuak batera, abokatu titulua eskuratu nahi dutenentzat.

Gaur egun, graduondoko ikasketa hauek nahitaezkoak badira ere, gure kasuan, bi erakundeek duela hiru hamarkada baino gehiago ekin zioten bidean beste urrats bat ematea dakar proiektu berri horrek. Izan ere, uste osoa dugu, garai hartan legez galdagarria ez bazen ere, prestakuntza egokia izatea profesional hauek ematen duten zerbitzuaren kalitatearen mesederako dela, eta, azken batean, Konstituzioak bermatzen duen benetako babes judiziala bermatzeko.

Zerga Aholkularitzako Unibertsitate Masterra Zerga Aholkularitzako Espainiar Elkartearekin batera eskaintzen da. Lankidetza horrek erakusten du Deustun prestatutako etorkizuneko zerga aholkulariek jasotzen duten irakaskuntza kalitatekoa dela. Masterrak aukera ematen die ikasleei gero eta zorrotzagoa eta bikainagoa den lan-merkatuan integratzeko, eta, horri begira, guztiz betetzen ditu ikasleek lan-arloan hasteko dituzten itxaropenak.

Kredituen aitorpena

Deustuko Unibertsitateak eta, zehatzago, gure Zuzenbide Fakultateak Abokatutzaren Jarduerarako Masterra eta Zerga Aholkularitzako Masterra batera egiteko aukera eskaintzen die, kredituak aitortzeko sistemaren bidez, eta gorengo mailako diziplina ugariko prestakuntza sendotzeko.

Bi masterrek batera 150 ECTS dituzte eta horietatik 15 ECTS era automatikoan aitortzen dira.

Kredituen aitorpenaren bidez, bi ikasturtetan masterreko bi titulazioak eskuratuko dituzu: Abokatutzaren Jarduerakoa + Zerga Aholkularitzakoa

Arlo sendoak

-Baterako lanaren emaitza
Deustuko Unibertsitatearen eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuko “Pedro Ibarreche” Praktika Juridikorako Eskolaren arteko lankidetzari esker, ikasleek Abokatuen Bazkuneko kideen esperientzia eta erakunde akademikoaren prestakuntzako baliabide sendoak jasotzen dituzte.

Horrela bada, eskura izango duzu…

  • jarduteko alternatibarik onena
  • prozesu sistematiko baten ikaskuntza
  • erabaki arduratsu eta egokietarako bidea

-Zerga arloko arrakasta profesionala
Zerga Aholkularitzako Masterra espezializatua da, lurralde komuneko eta Lurralde Historikoetako zerga sistema zabal lantzen duena. Lan munduarekin oso lotuta dago, ikasleei praktikak esleitzen dizkietelako zerga aholkularitzako bulegoetan.Ikasketa plana koordinatua eta osoa da, estatuko araudia eta foru araudia jorratzen baititu.Kalitatea bermatzeko sistema du, Masterrean inplikatuta dauden eragileek ematen duten informazioa jasotzen baitu: ikasleek, irakasleek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek ematen dutena.Informazioa alderdi askotatik aztertzen da, eta, horrela, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesuaren ebaluazio sistematikoa egin daiteke. Erabiltzen den metodologiari esker, ezarritako estandarretan desbideraketarik egonez gero, arin antzematen da eta errazagoa da hobetzeko ekimen arrazoituak ezartzea.

- Irakaskuntza osoa euskaraz
Horrez gain, Abokatutzaren Jarduerarako Masterreko irakasgai guztiak euskaraz egin ahal izango dituzu.

-Lanbidean murgiltzea
Talde txikietan lan egiteak errealitatetik oso hurbil dauden kasuak aztertzeko modua emango dizu. Bi tituluak egokitzen dira, alde horretatik, etengabe bilakatzen ari den egungo gizartearen erronketara. Horrela bada, praktikak eskakizun berrietara egokituko dira.Bizkaiko Abokatuen Bazkunak eta Unibertsitateak ospe handiko eta era guztietako abokatuen bulegoekin sinatuta dituzten hitzarmenen barruan sartzen dira zerga eta tributuen arloko praktikak ere.