Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Abokatutzaren Jarduerarako Unibertsitate Masterra + Zerga Aholkularitza

Arau akademikoak eta kredituen transferentzia

Arau akademikoak

Kredituen transferentzia

Kredituak transferitzeak zera esan nahi du: ikasle batek egindako ikasketen agiri akademiko ofizialetan, lehenago Deustuko Unibertsitatean edo beste unibertsitate batean unibertsitateko titulu ofizialik lortu gabe egindako ikasketa ofizialetan lortutako kreditu guztiak jasoko direla.

Aitorpena hau da: ikasleak Deustuko Unibertsitatean edo beste unibertsitateren batean hasitako zein amaitutako unibertsitate-ikasketa ofizialetan zein ez-ofizialetan edo goi mailako beste ikasketa ofizial batzuetan lortutako kredituak onartzea eta aintzat hartzea, sartzen den ikasketetako titulua lortzeko. Era berean, lan edo lanbide esperientzia ere aitortu ahal izango da kredituen bidez, eta kreditu horiek ere hartuko dira aintzat unibertsitate master titulua lortzeko, baldin eta esperientzia hori behar bezala egiaztatuta badago eta tituluari dagozkion gaitasunekin zerikusia badu.

Ikasketa espedientean agertuko dira titulua lortzeko Deustun edo beste unibertsitateren batean egindako ikasketa ofizialetako kreditu guztiak, transferituak, aitortuak eta gaindituak; gainera, adieraziko da zer dagokion kasu bakoitzari, eta Tituluaren Europar Gehigarrian agertuko dira.

Goi-mailako ikasketa ofizialetan eskuratutako kredituen aitorpena denean, informazio hau jasoko da: zein d(ir)en jatorrizko unibertsitatea(k), jatorrizko ikasketa ofizialak zein diren eta zer adarretakoak diren, zer izen duten aitortutako jakintzagaiek edota irakasgaiek, zenbat kreditu dituzten eta zer kalifikazio izan duten. Batez besteko nota lortzeko izango da kontuan kalifikazioa.

Ikasketa ofizialengatik aitortutako kredituei dagozkien gaietako kalifikazioa ikasleak aitorpenerako arrazoi diren irakasgai edo gaietan ateratako kalifikazioen batez besteko ponderatua izango da, eta ponderaziorako kreditu kopurua hartuko da kontuan.

Ofizialak ez diren unibertsitateko ikasketetan edo laneko eta lanbideko esperientziaren bidez eskuratutako kredituen aitorpenen kasuan, espedienteak ez du horien kalifikaziorik jasoko. Horrenbestez, ez dira aintzat hartuko, baremazioa egiteko orduan. Lan edo lanbide esperientzia edo unibertsitateko ikasketa ez-ofizialak kontuan hartuta aitortutako kreditu kopurua ezin izango da, oro har, ikasketa plana osatzen duen kreditu kopuruaren %15 baino handiagoa izan.

Hala ere, ikasleak egingo dituen unibertsitate masterreko ikasketek lehenago egindako ikasketa ez ofizialak ordezkatzen badituzte, kreditu kopuru handiagoa izan daiteke aitortua, beti ere egiaztapen txostenean ezarritakoa goitik behera betez. Unibertsitate Master titulu honen ordezko titulu propioan egindako eta gainditutako kredituen aitorpenak horien kalifikazioa jasoko du eta aintzat hartuko dira espedientearen baremazioa egiteko, eta, bertan, egoera hori jasoko da.

Informazio zehatzagorik nahi baduzu, esteka honetan aurkituko duzu:

Kredituen aitormena eta transferentzia titulazioetan