Bi masterren izaera praktikoa denez eta lanbiderako prestatzen dutenez, Masterraren amaierako lanak bideratutako txosten akademikoak izango dira eta xedea izango da “kanpoko praktiketako” ikaskuntza prozesuaren barruko kasu praktiko bat (kasu juridiko praktiko bat) jorratzea.
Masterraren amaierako lanean, ikasleak erakutsi egin beharko ditu, aukeratutako kasuan, lanean diharduen abokatu batek aplikatu beharko lituzkeen ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak eskuratu dituela, bai ikuspegi juridikotik (funtsezkoa eta prozesala), bai ikuspegi deontologikotik, kasuak hala eskatzen badu.