Abokatutzaren Jarduerarako Masterreko zuzendaria Ainhoa Gutiérrez Barrenegoa da, Deustuko Unibertsitatearen aldetik; eta Ignacio Amilibia, Abokatuen Bazkunetik.
Enpresa Zuzenbideko Masterreko zuzendaria Cristina Arenas doktorea da.
Bi masterrek dute irakasle talde bikaina, Zuzenbideko profesional ospetsuak, profil desberdina dutenak, baina ezaugarri komun bat dutenak: irakasteko bokazioa eta esperientzia praktikoa hainbat esparrutan (magistratuak, abokatuak, notarioak, etab.), eta bertako eta kanpoko sozietateen eta enpresen aholkularitzan esperientzia ziurtatua dutenak.