Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Abokatutzaren Jarduerarako Unibertsitate Masterra + Enpresa Zuzenbidea

Aurkezpena

34/2006 Legea eta berau garatzen duen Araudia (775/2011 Errege Dekretua) 2011ko urrian indarrean sartzeak goitik beherako aldaketa ekarri du abokatutzan sartzeko bidean; horren ondorioz, abokatutzan jardun nahi duten lizentziatuek edo gradudunek 90 ECTSko unibertsitate master bat egin eta ondorengo azterketa ofizial bat gainditu behar dute.

Araudi hori betetze aldera, Abokatutzaren Jarduerarako Unibertsitate Masterra diseinatu dute batera Deustuko Unibertsitateak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuak, abokatu titulua eskuratu nahi dutenen lanbiderako trebakuntza berariaz bermatzeko.

Graduondoko ikasketa hauek derrigorrezkoak badira ere, gure kasuan, bi erakundeek duela hiru hamarkada baino gehiago ekin zioten bidean urrats bat gehiago ematea dakar proiektu berri horrek. Izan ere, uste osoa dugu, garai hartan legez galdagarria ez bazen ere, profesional hauek ematen duten zerbitzuaren kalitatearen mesederako dela prestakuntza egokia izatea, eta, azken batean, Konstituzioak bermatzen duen benetako babes judiziala bermatzeko.

Enpresa Zuzenbideko Unibertsitate Masterra europar ikuspegia duen graduondoko titulu bat da, Zuzenbideko gradudunei prestakuntza osoa, espezializatua, teorikoa eta praktikoa ematen diena enpresaren arlo guztietan. Hori dela eta, alderdi juridikoak, ekonomikoak eta deontologikoak jorratzen dira.
Bi unibertsitate ospetsuren artean diseinatu eta garatutako proiektua da: Deustuko Unibertsitatea (Bilbo), eta Comillaseko Eliz Unibertsitatea (ICADE, Madril).

Kredituen aitorpena

Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak aukera ematen die ikasleei Abokatutzaren Jarduerarako Masterra eta Enpresa Zuzenbideko Masterra batera egiteko, kredituak aitortuz. Hartara, Zuzenbideko, Ekonomiako eta Enpresako gorengo mailako diziplina arteko prestakuntza sendoa jasotzen dute ikasleek.
Bi masterretako 150 ECTSetatik, 24 ECTS automatikoki aitortzen dira.
Kredituen aitorpen horri esker, bi ikasturtetan masterreko bi titulazioak eskuratuko dituzu: Abokatutzaren Jarduerarakoa + Enpresa Zuzenbidekoa

Arlo sendoak

-Baterako lanaren emaitza
Deustuko Unibertsitatearen eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuko “Pedro Ibarreche” Praktika Juridikorako Eskolaren arteko elkarlanari esker, ikasleak Abokatuen Bazkuneko kideen esperientzia eta erakunde akademikoaren ezagutza jasotzen ditu.
Horregatik guztiagatik,

  • jarduteko alternatibarik onena,
  • prozesu sistematiko bat ikasi, eta
  • erabaki arduratsuak eta egokiak hartzeko bidea emango dizu.

-Prestakuntzarik onena Enpresa Zuzenbidean
Comillaseko Eliz Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak batera ematen duten titulu bat denez, bi unibertsitateetako irakaslerik onenak izango dituzu.
Enpresako esparru juridikoan espezializatzeko funtsezko gaitasunak jasoko dituzu eta enpresako errealitate juridikoari buruzko prestakuntza batez ere praktikoa.
Espezializazio honetan jakin beharreko gai guztien inguruko ezagutza jasoko duzu: merkataritza zuzenbidea, zuzenbide zibila, administrazio zuzenbidea, konkurtso arloa, lan arloa...

-Irakaskuntza osoa euskaraz
Abokatutzaren Jarduerarako Masterreko irakasgai guztiak euskaraz egiteko aukera izango duzu.

-Lan munduan murgildu
Talde lanak eta talde txikietan aritzeak errealitatetik oso hurbil dauden kasuak jorratzeko modua emango dizu. Bi tituluak egokitzen dira gaur egungo gizarteak eskatzen dituen erronketara, etengabeko garapenean. Hortaz, praktikak eskakizun berrietara egokituko dira.
Bizkaiko Abokatuen Bazkunak eta Unibertsitateak abokatuen bulego handiekin eta txikiagoekin dituzten hitzarmenei esker, esparru juridiko guztietako praktikak egin daitezke.