Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Abokatutza

Ikaslearentzako orientazioa

Masterraren Zuzendaritza

Tituluak zuzendari arduraduna izango du, eta honek garapen akademiko egokia bermatzeko eta ikasleei laguntza eta orientazio iraunkorra emateko ardura izango du. Halaber, Idazkaritza Teknikoa ere izango du.

Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua

Gainera, Unibertsitateak, ikasleei laguntza emateko, Orientazio Zerbitzua du, eta honek kontsulta psikopedagogiko espezializatua eskaintzen du, ikasleak izan ditzakeen zailtasunak tratatzeko; halaber, ikastaro espezializatuak eskaintzen ditu, ikasprozesua erraztu eta osatzeko (ikasteko teknikak, antsietatea kontrolatzeko teknikak, jendaurrean hitz egiteko teknikak, enplegua bilatzeko teknikak, etab.). Curriculuma Egokitzeko Unitatea ere badu.

Premia bereziak dituzten ikasleek Orientazio Zerbitzuaren laguntza dute, Masterraren zuzendaritzak koordinatuta, ikasle horiek graduondoko tituluaren unibertsitate dinamikan (ikaskuntza/irakaskuntza, ikerketa, praktikak eta gizarte sarea) egoki integratzeko.

Nazioarteko Harremanetako Bulegoa

Beste herrialde batzuetatik datozen ikasleek Nazioarteko Harremanetako Bulegoaren laguntza ere badute, integrazio fase honetarako, eta puntu hauen gaineko informazioa eta laguntza eskuratu ahal izango dute bertan:

  • Bisen tramiteak
  • Egoitza baimenak
  • Ostatua
  • Zerbitzu eta aseguru medikoak
  • Tokiko zerbitzuak 

Beste zerbitzu batzuk

Unibertsitateak, gainera, baditu laguntza eta orientazioa emateko beste zerbitzu batzuk:

  • Liburutegia erabiltzen ikasteko orientazioko ikastaroak
  • Deustuko Ikasle Ohien Elkarteak,DeustoAlumnik, mundu osoan zehar barreiatuta dauden ikasle ohiei aholkuak, laguntza eta topagune bat eskaintzen dizkie.
  • Gizarte Laneko Zerbitzua
  • Beste batzuk

Matrikulatu ondoren, parte hartzaile bakoitzari tutore bat esleituko zaio, eta horrek orientatu, lagundu eta gainbegiratu egingo du ikaslearen lanean.