Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

maria carrasco zabaleta

img

maria carrasco zabaleta

Kategoria:
Doktore arduraduna
Formakuntza akademikoa:
Psikologiako Doktorea
Posta elektronikoko helbidea:

María Carrasco Psikologiako doktorea eta Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko irakaslea eta ikertzailea da. Batez ere Psikologiako titulazioan irakasten du: Jokabidearen Zientzien Metodologia II eta Nortasunaren Psikologia irakasgaiak. Halaber, Gerontologiako Unibertsitate Masterrean ere eskaintzen ditu zahartzearen ikerketaren inguruko erronka berriak, Ohitura osasungarriak sustatzea eta Osasunaren autogestioa. Osasun Psikologia Orokorreko Unibertsitate Masterrean ere irakasten du (Dementzien ebaluazioa). Master amaierako lanak zuzentzen ditu bi graduondokoetan. Ikerketan, Pertsona nagusien osasuna eta Jarduera fisikoari atxikitzearen onurak ditu ikergai. Azken proiektu eta argitalpenetan gai hauek jorratu ditu: ariketa fisikoa eta zahartze aktiboa; menpekotasun egoeran dauden pertsona nagusien zaintzaileen gainkarga eta osasuna; langile nagusien konpromisoa eta horrek osasunean dituen ondorioak; pertsona nagusien gizarte partaidetza. AGEING-Research taldeko ikertzailea da eta Psikologia eta osasuneko DeustoPsych I + G + i taldea zuzentzen du.

Bulegoa: (Bilboko Campusa)