Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

javier tirapu ustárroz

img

javier tirapu ustárroz

Kategoria:
Gonbidatua
Formakuntza akademikoa:
-
Posta elektronikoko helbidea:
Curriculum Vitae - PDF

Javier Tirapu Ustárroz neuropsikologo klinikoa da eta, gaur egun, Nafarroako Ospitaleko (Ubarmin Klinika) errehabilitazio neurologikoko zerbitzuko kidea da, eta osasun mentala sustatzeko Argibide Fundazioko zuzendari teknikoa eta zientifikoa da. 400 hitzaldi, ponentzia eta zabalkundeko ikastaro eskaini ditu neurozientziari buruzko gaien inguruan. 190 argitalpen 8 liburu ditu Neuropsikologiako gaien inguruan. 10 aldizkari zientifikotako batzorde zientifiko eta aztertzailetako kidea eta Neurologiako aldizkariko Neuropsikologia arloko zuzendaria da. Neuropsikologia eta Neurologia Konduktualeko 12 masterretako irakaslea da Espainian eta Iberoamerikan. Pablo Olavide Unibertsitateko Neuropsikologiari buruzko Masterreko eta Espektro Autistaren Nahasmenduari buruzko Masterreko zuzendarikidea da. Toxikomanien Espainiar Elkarteko adikzioei eta neurozientziei buruzko kontsentsuko dokumentuaren egilea, beste batzuekin batera. Kataluniako Generalitataren dementzien planerako aholkulari aditu izendatua. Neurozientzia Klinikoko Estatuko sariduna da, Neuropsikologiako Estatu mailako Partzuergoak emana. Kortex prefrontalaren neuropsikologiaren azterketan aritu izan da, batez ere; eta adimena, kontzientzia, funtzio exekutiboak, emozioak eta zerebro soziala bezalako alderdiak landu ditu.