Deusto Cities Lab Katedra Deustuko Unibertsitateko Ikerketa eta Transferentziako Errektoreordetzaren menpekotasun organikoa du. Aztergaia bera, hau da, hiriak eta haien gobernantza, diziplinetan zeharrekoa izanik, komeni da katedra Errektoreordetzaren menpean egotea. Hala ere, bere izaera eta helburu diziplinartekoa, zeharkakoa eta sektoreen artekoa errespetatuta, fakultate bati atxikirik gera daiteke edo Deustu Fundazioari, egoki ikusiz gero.