Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

360º-ko gobernantza

Politikak onartu du, ez oztoporik gabe ordea, informazioaren garrantzia. Onartu du herritarrek informazioa eskatzen dutela, alegia, datu eta adierazleak eta haien interpretazioa eskura eduki nahi dituztela, euren inguruko errealitatea behar bezala ezagutu ahal izateko. Horrela ezartzen da gutxieneko oinarri demokratikoa, gardentasunak behar duen oinarria. Gaur egun, ez badugu irismenik informaziora, kalitatezko informaziora, gardentasunik gabe, ezin da demokrazia bermatu.

Gaur egun, ez badugu irismenik informaziora, kalitatezko informaziora, gardentasunik gabe, ezin da demokrazia bermatu. 1.0 gobernantza demokraziaren erradikalizazio prozesuaren lehenengo urratsa da, demokraziaren sustrairik sakonenak bilatu nahi ditu, haren jatorrizko zentzua. Aitzitik, hainbat hiritarrek beste ekosistema batean bizi dituzte dagoeneko teknologia, ekonomia, gizartea eta kultura, eta informazioak ez ditu haien nahiak asetzen. Orain ez da nahikoa gardentasun rankingetan lehenengo postuetan egotea, ekonomia eta enpresa arloan kalitatearen ziurtagiri bat lortzea nahikoa ez den bezala. 2.0goberna ntza eskatzen da, hots, komunikazioak protagonismo handiagoa edukitzea. Ez da nahikoa informazioa ematea, hitz egitea; beharrezkoa da entzuten jakitea. Sare sozialak norabide ugarikoak dira. Ekosistema berri honen gobernantza egokiak aukera ematen du entzuteko, hitz egiteko, eztabaidatzeko… eta horrek guztiak konfiantza eragiten du, konfiantza politikan, politikariengan, konfiantza herritarrengan. 2.0 gobernantzak lehengo gardentasuna indartzen du, konfiantzaren eta zilegitasunaren bidez indartu ere.

Gaur egungo erronka elkarsorkuntza demokratikoa da eta zailtasun handiena, erantzunkidetasunaren zentzua lantzea sektore guzti-guztietan. Kontua ez da ohiko politika ezaguna 3.0 gobernantzara irekitzea, horrez gain beharrezkoa da sektore eta agenteen arteko elkarsorkuntzarekin batera erantzunkidetasun zintzoa izatea guztion onura lortzeko ahaleginean.

Baina etorkizunak erronka berriak ekarriko dizkio politikari eta, industriak bezala, laugarren iraultzari egin beharko dio aurre. Sortzen ari den gizarteak 4.0 gobernantza planteatzen du, herri, eskualde eta hirien gobernantza demokratikoa, erronkatzat hartzen duena zerbitzu eta esperientzia adimendunak sortzea, hiritarren beharrizanei modu pertsonalizatuan erantzuteko, jakinik haien profilak era askotakoak direla eta, sarritan, berriak: zahartzen ari diren pertsonak eta gero eta mendekotasun handiagoa dutenak, bizibidearen bila ari diren gazteak, etxerik gabekoak, gabezian bizi direnak, bizitza guztia aurretik duten gaztetxoak, sexu identitate desberdinak dituztenak… gizakiak. Horretarako, ezagutu ditzagun politikaren eta gobernantzaren 4.0 ikuspegiak eskaintzen dituen aukerak. Politikan hain beharrezkoa den onbideratzeak planteatzen dituen arazo askok irtenbidea aurkituko dute, erabat demokratikoak, ikuspegi horretatik begiratuta.

Gobernanza 4.C Holistica

Gobernanza 4C holística

Gobernanza holística que impulsa las palancas de transformación de la ciudad -creatividad, coopetitividad, cohesión y compacidad- de modo integrado y armónico.

Gobernanza 4.0 Democrática

Gobernanza 40 Democrática

Gobernanza democrática que desarrolla modelos de ciudad, generadora de estructuras, procesos y servicios inteligentes, capaz de atender de modo priorizado las necesidades, motivaciones y valores de su ciudadanía

Gobernanza 4.N Glokal

Gobernanza 4.N Glokal

Gobernanza glokal para una ciudad y territorio protagonista activa en un mundo global y acelerado.

Gobernanza 4.S Colaborativa

Gobernanza 4.S Colaborativa

Gobernanza colaborativa que desarrolla en la ciudad estilos de liderazgo que implican a instituciones, empresas, entidades sociales y ciudadanía