Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Cities

Denboraren azelerazioak eta espazioaren globalizazioak murriztu egin dute mundu, gizarte eta hiri kontzeptuen arteko aldea eta, aldi berean, zabaldu egin dute beste termino batzuen esanahia: lurraldea, ingurumena, sozio-demografia, hezkuntza, politika, ekonomia, osasuna, aisia edo identitateak.

Hiri glokalak dira, presentzia aktiboa dute mundu global eta azeleratuan, baldintza egokiak sortzen jakin dute beren identitatearen alderik interesgarri eta erakargarrienari, ingurunearekin erlazionatzeko duten modu bereziari alegia, iraunarazteko eta balioa emateko. Baina, aldi berean, gai izan dira bereizgarri hori munduari eskaintzeko, unibertsaltasunaren eraketarako ekarpen duin moduan. Baita emaitza bikaina lortu ere: euren izaeraren iraupena bermatzea mundu globalean. Izan ere,nahiz eta planetan espazio jarraitu eta denbora azeleratu bakar batekoak garen, hiriek tarte bat egin diete espazio etenei eta denbora motelei.

Hiria mundu azeleratu eta globalizatuan

Susmoa dugu gure hiriek begirada holistikoa behar dutela, aurrean ditugun erronkei erantzun eraginkorrak aurkituko badizkiegu. Jabetuta gaude hontz baten buruak bezala biratuta ere —270º— ez genukeela nahikoa izango bazter bakoitzean, hirigune eta aldiri guztietan zer gertatzen den jakiteko. 360º-ko begirada beharko genuke gaur egungo konplexutasunean errealitate osoari behatzeko. Esku artean dugun eginkizunaren azken helburua da hiriak leku hobeak bihurtzea, zorion, ongiegote eta ongizate sortzaile izatea bertako biztanleentzat eta bisitarientzat, betiere kasu bakoitza kontuan izanik eta egoera bakoitzera moldatuta.

Tamaina horretako begirada diziplina eta sektore isolatuen moldeak apurtzeko gonbidapena da, gonbidapen lasaia baina tinkoa, era horretako molde estuak labur eta miope gelditzen baitira halako tamainako erronka baten aurrean. Hiriari diziplinen arteko eta diziplinetan zeharreko begirada botaz gero, osotasunean ikusten da: lurraldea, ingurumena, biztanleria, ekonomia, hezkuntza, politika, kultura, osasuna… Halako begirada beste alderaino iristen da eta hiriari glokal bihurtzen laguntzen dio, hau da oso hemengoa izaten oso hangoa izateari utzi gabe. Baina, aldi berean, sakondu ere egiten du, trinkotasunak, sormenak, lehiakortasunak eta kohesioak dakarten konplexutasunaren bidez.

 Hiri Glokala

Hiriaren trinkotasunari begiratzen diogunean, hiriguneen eta aldirien, hots, espazioen integrazio mailan jartzen dugu arreta, baina baita bertan bizi diren pertsonen eta taldeen integrazioan ere.Hirien diseinuaren kalitatea eta berotasuna berreskuratzen ditugu. Ebaluatzen dugu zein diren, neurri handiagoan edo txikiagoan, hainbat arlo lotzeko modu harmoniko, orekatu, iraunkor eta adimentsuak: lurraldearen plangintza, antolamendua, biziberritzea; espazio irekiak, eraikinak eta etxebizitzak; energia sare eta sistemak; garraioa eta mugikortasuna; komunikabideak, sareak eta konektatzeko aukerak.

Hirian sormena ageri denean, gure begirada irakas-ikas ereduetara eta berrikuntza eta ekintzailetza sustatzeko mekanismoetara eramaten dugu. Beharra sentitzen dugu hainbat arlo noraino garatu diren jakiteko: diseinua, aisia, arte eszenikoak, musika, kirol ikuskizunak, ikusizko arteak, arkitektura, komunikabideak, publizitatea eta marketina, edizioa eta baliabide inprimatuak, baliabide eta eduki digitalak, kirol praktika, hizkuntzaren industriak, moda, gastronomia, bideo-jokoak, turismoa edo kultur ondarea. Trans begirada hartu eta mestizaje disruptiboa eragiteko bulkada sentitzen dugu.

Hiriko lehiakortasuna aztertzen dugunean, gure aurpegierak komunitateak hobetzeko duen gogoa saritzen du, izan ere erakargarritasuna eta magnetismoa bultzatzen ditu. Begirada horrek kontzeptu hauekin egiten du bat: dibertsifikazioa, espezializazioa eta bikaintasuna; industrializazioa, zerbitzu aurreratuak, industria sortzaile eta ukiezinak; produktibitatea eta berrikuntza; kalitatezko lanpostuak sortzea; elkarlaneko ekonomia; nazioartekotzea, hirien diplomazia; city-brandinga eta posizionatze globala; finantzaketa eta fiskalitatea. Gure trans begiradak erronka pertsonalak eta kolektiboak nabarmentzen ditu, baita halakoak gainditzeko behar den elkarlana ere.

Ez dago arimarik gabeko hiririk eta arimak ezin lezake iraun urraturik badago. Kohesioak hainbat kantoi eta bazter ditu aukeran hiria sortzeko: kultur identitate, erlijio eta balio desberdinen arteko elkarrizketa; genero berdintasuna; hiria atsegina izatea haurrentzat, gazteentzat eta adinekoentzat; irisgarritasun unibertsala; gizarte inklusioa; txirotasunen aurkako borroka; edo enplegagarritasuna. Trans begirada ez da konformatzen hiri kohesionatua lortzearekin, kohesio egile bihurtu nahi du, zuzentasuna eta justizia sustatzen aktiboa izan dadila.

Hiriari buruzko sektoreen arteko eta sektoreetan zeharreko ikuspegiak eragina du erakunde publiko, enpresa, gizarte erakunde eta herritarren arteko harremanetan, eta erraz identifikatzen ditu haien artean partekatzen dituzten informazio, komunikazio, sorkuntza eta esperientzien joan etorriak. Halako begirada beste alderaino iristen denez, elkarlaneko lidergoak sustatzen ditu, sektore bakoitzeko interes bereziak kontuan izanik, guztien onura lortu nahi dutenak (zoriona —ongiegotea eta ongizatea— ahalik eta pertsona eta hiritar gehienentzat). Horretarako, gobernantza demokratiko indartuan sakontzen du, gardentasuna, konfiantza, erantzunkidetasuna eta konplizitatea landuz. Las ciudades con presente y con futuro son polos de concentración de talento, conocimiento, desarrollo e innovación. Potencian palancas de transformación tales como la compacidad, creatividad, competitividad y cohesión. Pero, fundamentalmente, desde una mirada 360º, desarrollan estilos de liderazgo colaborativo que implican a instituciones, empresas, entidades sociales y ciudadanía. Y configuran modelos de gobernanza democráticos que profundizan en una experiencia compartida y cómplice.

Gure hiri eta udalerriek beste agintaldi bat hasiko dute. Agintaldi berri horretan, gobernatzen duten pertsonak irrikan egongo dira herritarren eskaerei erantzuteko, haien beharrak asetzeko eskura dituzten baliabideekin, eta erakargarriak eta atseginak izateko bisitarientzat. Baina, kontua da nondik hasi, non jarri indarra, eta zer muga ditugun baliabideetan.

Ciudad Coopetitiva

Ciudad Coopetitiva

La eficiencia, la sostenibilidad, la optimización de recursos y el desarrollo económico de la ciudad para que esta resulte más competitiva, son retos que han de ser afrontados desde la cooperación.

Ciudad Creativa

Ciudad Creativa

La innovación y el emprendimiento como fruto de la educación y las posibilidades de desarrollo personal que facilita la ciudad.

Ciudad Compacta

Ciudad Compacta

Planificación de la ciudad en términos de territorio, desarrollo sostenible, servicios e infraestructuras.

Ciudad Cohesiva

Ciudad Cohesiva

La ciudad debería facilitar la cohesión social y el bienestar de las personas en la búsqueda del mayor grado posible de bienser y felicidad.