Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Big Blue Book

Portada BBB ON-Habitat eta unibertsitateen arteko elkarkidetza bezala jaio zen HABITAT UNI. Ekimen hau, elkarlanean, ezagutza desberdinen hartu-emanean eta pertsonetan ardazten diren egitasmoetan oinarritzen da. Azken helburua, Garapen Iraunkorreko 11. Helburuan eta Hiriko Agenda Berrian funtsatzen den hiri iraunkor eta hobeago bat lortzea da. 

Testuinguru honetan, Big Blue Book liburuaren xedea, mapa batean eta zeharkakoa den ikuspuntu batekin, mundu guztiko unibertsitate eta ikerketa zentroek sortzen duten ezagutza biltzea da.
Lehenengo argitalpen honetan, mapa hau Habitat UNIren parte diren 70 unibertsitatek osatzen dute. Bakoitzari buruz aurkezten den informazioa erabilgarria izatea nahi du hirien ezagutzaren inguruan interesatuak dauden bai akademia, bai instituzio publiko, empresa eta elkarteentzat.
Madame Maimunah Mohd Sharif, ON-Habitat Zuzendari Orokorraren hitzetan:
“Hiriko arazo eta erronkak esfortzu kolektiboak behar dituztela erakusten du Big Blue Book liburuak (…) UN-Habitat erakundearen parte diren unibertsitateak eta hauek, hiriko garapen iraunkorrarekin duten konpromezuari buruzko ezinbesteko irakurketa da.

 

Liburua hurrengo estekaren bidez jaitsi dezakezu

 

 

 

Mezenasen bilera

Mezenasen Bilera

Laister Deusto Cities Lab Katedrak dituen mezenasen bilera ospatuko da. Bertan katedraren hurrengo egitasmoak zehaztuko dira eta izan duen ibilbidea aztertuko da.