Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Basque Cities 4.0

Basque Cities 40 

Deusto Cities Lab katedrak, Eusko Jaurlaritzarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan, udako ikastaro bat antolatzen ari da Basque Cities 4.0 ekimen bat diseinatzearen inguruan, Basque Industry 4.0 estrategia eta 2030erako Agenda hirien esparruan eta haien hiri garapen jasangarrian txertatzeko.

Ikastaroa irauten duen 2 egunetan, munduko beste hiri batzuetako praktika inspiratzaileak aurkeztuko dira, baita erakundeek, enpresek, elkarteek eta herritarrek hiri adimentsuen inguruan dituzten ikuspegiak ere. Era berean, Eusko Jaurlaritzak oinarriak eta bide orriaren hasierako proposamenak aurkeztuko ditu, Deusto Cities Lab-ek eginiko aurretiazko txostenarekin batera. Analisirako, elkarrizketarako eta bertaratuen ekarpenak entzuteko tarte bat ere izango da.

Ikastaroa ekainak 27 eta 28an antolatuko da Miramar Jauregian (Donostia).

Jardunaldiaren egitaraua hurrengo estekan aurkitu dezakezu:

Etortzekoa bazara matrikula hemen egin behar duzu.

 

Mezenasen bilera

Mezenasen Bilera

Laister Deusto Cities Lab Katedrak dituen mezenasen bilera ospatuko da. Bertan katedraren hurrengo egitasmoak zehaztuko dira eta izan duen ibilbidea aztertuko da.