Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

2. Sarrera probak urrutitik

2021-22 ikasturterako sarrera-probak

2021-22 ikasturterako sarrera probak urrutitik izango dira, hautagaiek campusera joan behar izan gabe.

Noiz izango dira sarrera probak?

  • 1. deialdia: martxoak 5, 6, 12 eta 13
  • 2. deialdia: maiatzak 14 eta 15

Sarrera probak egin beharko dituzten hautagaiek, proba hauetarako deialdiari buruzko informazio guztia posta elektronikoz jasoko dute, eguna, ordua eta jarraitu beharreko prozedura zehaztuta (jarraibideak, erabiltzaileak, pasahitzak, etab.). Aldez aurreko konexio-proba bat egiteko deia ere egingo zaie, sartzeko probak egin baino egun batzuk lehenago guztiak arazorik gabe konektatu daitezkeela ziurtatzeko.

Nolakoa izango da sarrera proba urrutitik?

Sarrera probak Deustuko Unibertsitateko ALUD plataformaren bidez egingo dira, bideokonferentzia sistema baten laguntzaz (ALUD Moodle plataforman oinarrituta dago). 

Sarrera frogen xehetasun teknologikoak jaitsi 

Sarrera proben edukia

Hautatutako titulazioen arabera, egin beharreko sarrera-probak aldatu egingo dira:

  • Ingeleseko proba: test motako galdera multzo bat.
  • Euskarako proba: euskara maila zehazteko proba. Ikasketa batzuetan onartuak izateko, euskaraz B2 maila eskatuko da.
  • Idazlana (ingelesez edo euskaraz): ikasleek gai jakin baten inguruko idazlana egin behar dute, aukera bakoitzari dagokion hizkuntzan, denbora mugatu batean.
  • Gradua zergatik ikasi nahi duten azaltzeko idazlana: Filosofia, Politika eta Ekonomiako graduan edo baterako programazioan (gaztelaniaz) eta Medikuntzan (euskaraz edo gaztelaniaz).

Elkarrizketa pertsonala: Medikuntzako Gradua

Baxilergoko 1go mailako batez bestekoan edo DBHho 4. mailako eta Batxilergoko 1.mailako (edo baliokideko) kalifikazioen arteko batez besteko nota 8.0 duten eta sarrera-probak gainditzen dituzten hautagaiei, elakrrizketa pertsonal baterako deia egingo zaie, Medikuntzako Graduko ikasketen garapen egokirako beharrezkoak diren gaitasunen ezagutza-maila ebaluatzeko. 

Zein ikasketetarako egin beharko da sarrera-proba?


Deusto Business School: Eskabidean hizkuntza egiaztagiria (ingeleseko B2 maila, Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera) aurkezten duten hautagaiak ingeleseko proba egiteaz salbuetsita gera daitezke.

Bilboko campusa

  • EAZ (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza) + Zuzenbidea
  • EAZ + Industria Teknologien Ingeniaritza
  • EAZ + Dirección de Entornos Digitales
  • EAZ + Financial Analyst Basics


Donostiako campusa

  • EAZ + International Management Skills
  • EAZ + Informatikako Ingeniaritza
  • EAZ + Zuzenbidea
  • EAZ + Digital Business Skills
  • EAZ + Berrikuntza eta Ekintzailetza


Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea

  • Nazioarteko Harremanak
  • Nazioarteko Harremanak + Zuzenbidea
  • Euskal Hizkuntza eta Kultura + Hizkuntza Modernoak
  • Euskal Hizkunza eta Kultura
  • Filosofia, Politika eta Ekonomia
  • Filosofia, Politika eta Ekonomia + International Trade Skills
  • Gizarte Hezkuntza + Gizarte Lana


Ingeniaritza Fakultatea: Eskabidean hizkuntza egiaztagiria (ingeleseko B2 maila, Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera) aurkezten duten hautagaiak ingeleseko proba egiteaz salbuetsita gera daitezke.

  • Datuen Zientzia eta Adimen Artifiziala
  • Informatikako Ingeniaritza + Datuen Zientzia eta Adimen Artifiziala

Oharra: Data Analytics titulu propioa egin nahi baduzu, Industria Teknologien Ingeniaritzarekin, Ingeniaritza Mekanikoarekin, Industria Antolaketako Ingeniaritzarekin edo Industria Elektronikako eta Automatikako Ingeniaritzarekin batera, sarrera eskaeran ingeleseko B2 maila (Europako Hizkuntza Esparru Bateratuan) duzula erakusten duen agiria erantsi beharko duzu. Agiririk ez duten hautagaiek sarrera proba egin beharko dute.


Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea

  • Medikuntza
  • Psikologia
  • Fisioterapia
  • Fisioterapia + Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak
  • Lehen Hezkuntza
  • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak
  • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak + Lehen Hezkuntza
  • Gizarte Hezkuntza
  • Gizarte Hezkuntza + Gizarte Lana 

Kontsultatu proba horiek egitea eskatzen duten ikasketak eta sarrera-proben xehetasunak

Zer hartzen da kontuan Deustun ikasteko?

Onarpen batzordeak honako hauek balioetsiko ditu, ikaslea onartu ala ez onartu ebazteko orduan:

  • Ikasketa-espedientea
  • Sarrera-proben emaitza, hala badagokio
  • Aurkeztutako agiriak
  • Toki kopurua

Oharra: Unibertsitateak erabaki dezake proben ondoren hautagaiei urrutitik elkarrizketa bat egitea, beharrezkotzat ikusten badu.

Gizarte Ekintza eta Inklusioa

Zerbitzuak hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen inklusioa eta aukera-berdintasuna errazteko neurri zehatzak bultzatzen ditu: curriculum-egokitzapenak, beka ekonomikoak, ordaindutako praktikak, etab.

Informazio gehiago: accionsocial@deusto.es y www.accionsocial.deusto.es