Datorren ikasturtean Deustuko Unibertsitatean ikasten hasi nahi baduzu, interesatuko zaizu jakitea sarrera prozesua irekita dagoela 2021-2022 ikasturteko gure gradu eta gradu bikoitzetako titulazio guztietan. Jaitsi sarrera prozesuko argibideak Zer ikasi nahi duzun erabakitzen duzunetik matrikula egiten duzun arte urrats hauek egin behar dituzu: GEHIENEZ ERE 3 IKASKETA ESKA DITZAKEZU, LEHENTASUNAREN HURRENKERAN Kontsultatu zein dokumentazio eskatzen den sartzeko bidearen arabera Eskuliburu honetan kontsulta dezakezu nola egin eskaera gure Idazkaritza Birtualean. Sarrera probak urrutitik egingo dira. Noiz izango dira sarrera probak? Hautatu duzun titulazioan sarrera proba egin behar den jakiteko, kontsulta ezazu sarrerako argibideak dokumentua. Nolanahi ere, unibertsitateak zure eskaera baliozkotzen duenean, eta soilik hautatu dituzun titulazioek sarrera proba egitea eskatzen badute, posta elektroniko bidez jasoko duzu deialdiaren inguruko informazio guztia: sarrera proba online egiteko eguna, ordua eta prozedura (jarraibideak, erabiltzailea, pasahitza, etab.). Posta elektronikoz jasoko duzu zuk egindako eskariaren ebaluazioa, lehentasunen hurrenkeran. Nolanahi ere, mezua jaso aurretik, eta aukeretako bakoitza erantzuten goazen heinean, zure eskaera zein egoeratan dagoen kontsultatu ahal izango duzu deusto.eus/idazkaritzabirtuala helbidean. Titulazio bakoitzean eskaintzen den toki kopurua mugatua denez, tokia gordetzeko sistema bat zehaztu da. Tokia gordetzea nahitaezkoa da ikasketa batzuetan eta hautazkoa, berriz, beste batzuetan. Posta elektronikoz jasoko duzu onarpen gutuna. Gutun horretan adieraziko dizugu zein egunetan egin ahal izango duzun matrikula, beti ere aurretik hitzordua hartuta. Sarrera eskaera 1. deialdian egin bazenuen, matrikula ekaineko bigarren hamabostaldian egingo duzu. Aitzitik, sarrera eskaera 2. deialdian egin bazenuen edo prozesu bakarreko titulazio bat aukeratu baduzu, matrikula uztailaren 6tik aurrera egin ahal izango duzu. Zerbitzuak hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen inklusioa eta aukera-berdintasuna errazteko neurri zehatzak bultzatzen ditu: curriculum-egokitzapenak, beka ekonomikoak, ordaindutako praktikak, etab. Informazio gehiago: accionsocial@deusto.es y www.accionsocial.deusto.es
Kontsulta itzazu hemen 2021-2022 ikasturteko sarrera prozesuaren xehetasun guztiak:Bideo honetan urratsez urrats azalduko dizugu gure sarrera-prozesua nolakoa den:
1. Dokumentazioa prestatu eta sarrera eskaera ONLINE egin.
Lehenengo urratsa eskaera egiteko eskatzen den dokumentazio guztia biltzea da. Batxilergoko 2. mailako ikasleek dokumentazio hau aurkeztu behar dute:
Noiz egin behar dut sarrera eskaera?
Bi deialdi daude eskaera egiteko:
2. Sarrera probak egin, hautatu dituzun titulazioetan eskatzen bada.
OHARRA: titulazio batzuetan ingeleseko proba besterik ez da egin behar. Baina B2 agiria aurkezten baduzu, ez duzu proba hori egin behar izango. Bi titulazio hautatu badituzu eta batean ez baduzu probarik egin behar baina bestean bai, orduan proba egin beharko duzu.3. Onartua izan zaren kontsultatu
Sarrera eskaera eta probak 1. deialdian egiten badituzu (martxoan), erantzuna maiatzaren 4an jasoko duzu. “Itxaron zerrendan” zaudela adierazten badizugu, ekainaren 30era arte itxaron beharko duzu onartua izan zaren jakiteko.
Sarrera eskaera eta probak 2. deialdian egin badituzu edo prozesu bakarreko titulazioren batean sartzea eskatu baduzu (Medikuntza, Psikologia, Lehen Hezkuntza, Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Zientziak, Fisioterapia eta horien konbinazioak), erantzuna ekainaren 30ean jasoko duzu.4. Tokia gorde
5. Matrikula egin
Gizarte Ekintza eta Inklusioa