Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Eskaeraren ebazpena

Nola dakit onartua izan naizen edo ez?

Hautagai guztiek posta elektronikoz jasoko dute eskatutako aukeren ebaluazioa, lehentasunaren hurrenkeran. Zure aukeretako bakoitza ebatzi ahala, norberaren eskaera zein egoeratan dagoen kontsultatu ahal izango duzu.

Sarrera-eskaeran adierazitako aukera bakoitzerako, egoera hauek eman daitezke:

Eskatua

Ikasleak sarrera-eskaera aurkeztu du eta izapidetzeko zain dago.

Baliozkotzat emana
Eskaera izapidetzea onartu da eta ebazpena emateko zain dago.

Ez onartua
Ez da eskaera izapidetzea onartu, sarrerako baldintzak betetzen ez dituelako edo osatu gabe dagoelako.

Onartua
Ikaslegaiak ebaluazio positiboa izan du eta ikasketa horietan sar daiteke.

Ezezkoa
Ikaslegaiaren eskaerak ez du aldeko ebaluaziorik jaso, ikasketa horietan sartzeko profila eta gainerako hautagaiak kontuan hartuta.

Itxarote-zerrenda
Itxarote-zerrendan egoteak esan nahi du ebaluazioa ez dela behin betikoa eta eskaera berriro aztertuko dela, prozesuaren hurrengo faseetan.

Onartua baina balioa galduta
Onartua izan ondoren, tokia gordetzeko nahitaezko ordainketa egin ez duen hautagaiak ikasketa horietan zuen tokia galduko du. Hortaz, ikasketa horietan ezin izango du Onarpen Gutunik lortu.

Matrikulagarria
Hautagaia onartua izan da eta eta Onarpen Gutuna jaso ahal izango du, onartua izan den lehenengo aukeran. Onarpen Gutuna beharrezkoa da matrikula egin ahal izateko.Tokia Gordetzea nahitaezkoa den ikasketetan, tokia gordetzeari dagokion zenbatekoa ordaindu beharko du, Onarpen Gutuna jasotzeko.

Deustuko Unibertsitateak ikaslegai bakoitzari Onarpen Gutun bakarra emango dio, lehentasunen hurrenkera aintzat hartuta, eta, beti ere, ikasketa bakoitzak zehaztutako berariazko baldintzak, egongo balira, betetzen baditu.

Garrantzitsua: Onarpen Gutuna matrikula egin arte gorde behar duzu.

“Matrikulagarria” ebazpena lortu duen ikaslegaiak, Open Deusto posta elektronikoko kontu bat sortzeko gonbidapena jasoko duzu. Une horretatik aurrera, kontu horretara bidaliko dizkizugu Unibertsitateko komunikazioak.

Oharra: adina eta lanbide- eta lan-esperientzia irizpidetzat hartzen dituzten unibertsitaterako sarrera-probak gaindituta sartu nahi dutenei ez zaie ebazpena emango proba horietan lortutako Gaitasun Agiria aurkeztu arte.