1. Sartu Idazkaritza Birtualean
deusto.eus/idazkaritzabirtuala
2. Erregistratu eta lortu unibertsitateko identifikazio zenbakia (NIUa) eta pasahitza.
1. Egin klik “Ez dut erabiltzailerik; erregistratu egin nahi dut” dioen botoian.
2. Bete eskatzen dizkizuten datuak eta sakatu “Jarraitu” botoiari.
3. Egiaztatu datuak ondo daudela eta onartu pribatutasun politika eta sakatu “Jarraitu” botoiari.
4. Horrela lortuko duzu NIUa. Sartu zure NIUa “Erabiltzailea” jartzen duen eremuan eta sortu pasahitz bat.
5. Egiaztatu datu guztiak zuzenak direla eta egin klik “Amaitu” dioen tokian.
6. Zorionak, baduzu NIUa eta pasahitza. Eskaera egiteko moduan zaude.
Lineako erregistroan edozein arazo baduzu, jaitsi argibideen liburuxka edo idatzi aula.tic@deusto.es posta helbidera
3. Egin eskaera linean
1. Sartu Idazkaritza Birtualean
2. Sartu zure NIUa eta pasahitza
3. Aukeratu ikasi nahi duzun ikasketa zein tipologiatakoa den:
gradua, masterra ala doktoregoa, eta ikasketa ofiziala ala propioa den
4. Aukeratu “graduan izena ematea”. Skills for International Lawyers-en kasuan, aukeratu “ikasketa propioetan izena ematea”.
5. Bete datu pertsonalak eta aurretik zer ikasketa egin duzun.
6. Erantsi eskatzen diren dokumentu guztiak.
*Garrantzitsua: atal bakoitzean eskatzen ditugun dokumentuak fitxategi bakarrean sartu behar dira.
7. Bete datu estatistikoak.
8. Ondoren, leiho bat zabalduko zaizu onarpen probei buruzko informazioarekin.
9. Berretsi eskaera.
10. Beste sarrera eskaera bat egin nahi baduzu beste ikasketa batzuetarako, aukeratu “Bai” (3 ikasketa aukeratu ditzakezu zure lehentasunen hurrenkeran.
Lineako erregistroan edozein arazo baduzu, jaitsi argibideen liburuxka edo idatzi aula.tic@deusto.es posta helbidera.