Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.
Deustuko Unibertsitatean sarrera-eskaera egiteko, beharrezkoa da deusto.eus/idazkaritzabirtuala helbidean erregistratzea. Erregistratu ondoren, helbide berean sarrea eskaera online egin daiteke, beharrezkoa den dokumentazioa erantsita. Bi deialdi daude eskaera egiteko. Kontsultatu online sarrera-eskaera egiteko jarraitu beharreko urratsak:
Sarrera prozesua linean
Erregistratzen hasi aurretik, bideo hau kontsulta dezakezu, sarrera-eskaera nola egin jakiteko:
2. Erregistratu eta lortu unibertsitateko identifikazio zenbakia (NIUa) eta pasahitza.
1. Egin klik “Ez dut erabiltzailerik; erregistratu egin nahi dut” dioen botoian. 2. Bete eskatzen dizkizuten datuak eta sakatu “Jarraitu” botoiari. 3.Egiaztatu datuak ondo daudela eta onartu pribatutasun politika eta sakatu “Jarraitu” botoiari. 4. Horrela lortuko duzu NIUa. Sartu zure NIUa “Erabiltzailea” jartzen duen eremuan eta sortu pasahitz bat. 5. Egiaztatu datu guztiak zuzenak direla eta egin klik “Amaitu” dioen tokian. 6. Zorionak, baduzu NIUa eta pasahitza. Eskaera egiteko moduan zaude.
1. Sartu Idazkaritza Birtualean 2. Sartu zure NIUa eta pasahitza 3. Aukeratu ikasi nahi duzun ikasketa zein tipologiatakoa den: gradua, masterra ala doktoregoa, eta ikasketa ofiziala ala propioa den
4. Aukeratu “graduan izena ematea”. Skills for International Lawyers-en kasuan, aukeratu “ikasketa propioetan izena ematea”. 5. Bete datu pertsonalak eta aurretik zer ikasketa egin duzun. 6. Erantsi eskatzen diren dokumentu guztiak.
*Garrantzitsua: atal bakoitzean eskatzen ditugun dokumentuak fitxategi bakarrean sartu behar dira.
7. Bete datu estatistikoak. 8. Ondoren, leiho bat zabalduko zaizu onarpen probei buruzko informazioarekin. 9. Berretsi eskaera. 10. Beste sarrera eskaera bat egin nahi baduzu beste ikasketa batzuetarako, aukeratu “Bai” (3 ikasketa aukeratu ditzakezu zure lehentasunen hurrenkeran.
1. deialdia: 2021eko urtattilaren 18tik otsailaren 18ra
2. deialdia: 2021eko martxoaren 15etik apirilaren 21era
GARRANTZITSUA: Deustuko Unibertsitateak ezin du bermatu bigarren deialdirako ikasketa guztietan tokia egongo denik. Titulazioren batean lekua gelditzen bada, epe horiek luzatuko dira, bestela ez.
Prestatu dokumentazioa
1. Indarrean dagoen NANaren fotokopia. Pasaportea atzerritarrentzat soilik (Europar Batasuneko herrialdeetako herritarrentzat identifikazio-zedulak ere balio du).
2.1 Batxilergoa ikasi baduzu:
DBHko 4. mailako noten agiri akademikoa edo atzerriko baliokidea
Batxilergoko 1. mailako noten agiri akademikoa edo atzerriko baliokidea
Batxilergoko 2. mailako eskabidea aurkeztu arte lortutako noten agiri akademikoa edo atzerriko baliokideena.
Legezko ordezkariaren nortasun agiriaren fotokopia, (indarrean egon behar du), eskatzailea emantzipatuta ez dagoen adingabea bada.
Garrantzitsua: Prozesu bakarra duten ikasketetarako, batxilergoko batez besteko kalifikazioa jasotzen duen ikasketa ziurtagiria ere eskatuko da. Ikasketa hauetarako: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua, Lehen Hezkuntzako Gradua, Fisioterapiako Gradua, Medikuntzako Gradua eta horiekin egin daitezkeen programa konbinatuak
2.2. Goi mailako Heziketa Ziklo bat ikasi baduzu:
Batxilergoko edo Erdi Mailako Heiketa zikloko 2. mailako kalifikazioen ziurtagiria.
Goi Mailako Heziketa zikloko 1. eta 2. mailetako kalifikazioen ziurtagiria.
2.3 Sarrerako beste modalitate batzuetarako, kontsultatu sartzeko jarraibideetan zein dokumentazio eskatzen den.