Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Sarrera prozesua linean

Noiz egin sarrera eskaera

Sarrera Proben 1. deialdia:

  • Urtarrilaren 15etik otsailaren 19ra

Sarrera Proben 2. deialdia:

  • Martxoaren 9tik apirilaren 29ra

Ez ohiko epea:

 

Prestatu dokumentazioa

1. Indarrean dagoen NANaren fotokopia. Pasaportea atzerritarrentzat soilik (Europar Batasuneko herrialdeetako herritarrentzat identifikazio-zedulak ere balio du).

2.1 Batxilerra ikasi baduzu…

  • DBHko 4. mailako noten agiri akademikoa edo atzerriko baliokidea,
  • Batxilergoko 1. maila osokoena edo atzerriko baliokidea.
  • Batxilergoko 2. mailakoa: eskabidea aurkeztu arte lortutako kalifikazioena edo atzerriko baliokideena.
  • Legezko ordezkariaren nortasun agiriaren fotokopia, (indarrean egon behar du), eskatzailea emantzipatuta ez dagoen adingabea bada.

2.2. LHko goi mailako ziklo bat ikasi baduzu:

  • zikloko mailetako ziurtagiri akademikoa

2.3 Sarrerako beste modalitate batzuetarako, kontsultatu sartzeko jarraibideetan  zein dokumentazio eskatzen den.

3. Norberaren merezimenduak: hizkuntzak, kirolak, musika…

Sarrera-eskaerako argibideak. Graduko Ikasketak

Ohar garrantzitsua

Batxilergoko azken notak aurkeztu behar dituztenek eskura eduki bezain laster entregatu behar dituzte, eta, beranduenez, ekainaren 23an. 

Prozesu bakarra duten ikasketak (Psikologiako Gradua, Jarduera Fisikoen eta Kirolaren Zietzietako Gradua, Lehen Hezkuntzako Gradua, Fisioterapiako Gradua edo haiekin egin daitezkeen programa konbinatuak) edo Medikuntzako Gradua egin nahi dituzten ikaslegaiek ere, Batxilergoko bataz besteko kalifikazioa jasotzen duen ikasketa ziurtagiria, ekanainaren 23rako aurkeztu beharko dute beranduenez.

Dokumentu hauek, campus bakoitzeko idazkaritza orokorrera bidali behar dira posta elektroniko bidez: 

Sarrera prozesua linean

1. Sartu Idazkaritza Birtualean

deusto.eus/idazkaritzabirtuala 

2. Erregistratu eta lortu unibertsitateko identifikazio zenbakia (NIUa) eta pasahitza.

1. Egin klik “Ez dut erabiltzailerik; erregistratu egin nahi dut” dioen botoian.
2. Bete eskatzen dizkizuten datuak eta sakatu “Jarraitu” botoiari.
3. Egiaztatu datuak ondo daudela eta onartu pribatutasun politika eta sakatu “Jarraitu” botoiari.
4. Horrela lortuko duzu NIUa. Sartu zure NIUa “Erabiltzailea” jartzen duen eremuan eta sortu pasahitz bat.
5. Egiaztatu datu guztiak zuzenak direla eta egin klik “Amaitu” dioen tokian.
6. Zorionak, baduzu NIUa eta pasahitza. Eskaera egiteko moduan zaude.

Lineako erregistroan edozein arazo baduzu, jaitsi argibideen liburuxka edo idatzi aula.tic@deusto.es posta helbidera

3. Egin eskaera linean

1. Sartu Idazkaritza Birtualean (urtarrilaren 15ean gaituko da)
2. Sartu zure NIUa eta pasahitza
3. Aukeratu ikasi nahi duzun ikasketa zein tipologiatakoa den:
  gradua, masterra ala doktoregoa, eta ikasketa ofiziala ala propioa den

4. Aukeratu “graduan izena ematea”. Skills for International Lawyers-en kasuan, aukeratu “ikasketa propioetan izena ematea”.
5. Bete datu pertsonalak eta aurretik zer ikasketa egin duzun.
6. Erantsi eskatzen diren dokumentu guztiak.

*Garrantzitsua: atal bakoitzean eskatzen ditugun dokumentuak fitxategi bakarrean sartu behar dira.

7. Bete datu estatistikoak.
8. Ondoren, leiho bat zabalduko zaizu onarpen probei buruzko informazioarekin.
9. Berretsi eskaera.
10. Beste sarrera eskaera bat egin nahi baduzu beste ikasketa batzuetarako, aukeratu “Bai” (3 ikasketa aukeratu ditzakezu zure lehentasunen hurrenkeran.

Lineako erregistroan edozein arazo baduzu, jaitsi argibideen liburuxka edo idatzi aula.tic@deusto.es posta helbidera.